Nicasio Landaren hilobia

No profile photo Euskargazki | 2023-12-13 11:30

ekaitz.santazilia@unavarra.es 1702240236270

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.

Nicasio Landa Álvarez de Carballo (Iruñea, 1831/10/11 - Iruñea, 1891/04/11) Carmen kaleko 7.ean sortu zen eta Iruñeko San José hilerrian, Biritxitun dago ehortzia. Militar eta medikua izan zen eta mundu mailan da ezaguna Gurutze Gorriaren sortzaileetarik bat izan baitzen eta domin, izendapen eta sari asko bildu baitzituen, mediku eta militar gisa. Baina ez da horren ezaguna bere euskaltzaletasuna. Asociación Euskara de Navarrako kide izan zen eta Revista Euskaran eta Euskal-Errian idazten zuen.

Tunba zehazki non den ez dut gogoan, baina sarrera nagusitik sartuta, Sarasateren hilobira (eta Arturo Campionenera) ailegatuko gara. Eskuin joan, eta murru bat ikusiko dugu. Murru horren kontra dago hobia. Honako epigrafe hauek irakur daitezke. Piramide formako harrikoa Nicasioren aitari zuzendua dago (laburduren interpretazioa, nirea):

“D.O.M. / RUFINUS. A. LANDA. / ET. ARBIZU. / MEDIC[IN]a. AC. CHIR[URGI]a. / DOCTOR. EXIMIUS. / ANATH[OMI]ae. / ERUDIT[U]s. PROF[ESSOR]*. / PHLAGELLI. PESTIS. / HEROICUS. IMPUGNATOR. / CIV[ITAS]s. POMP[AELU]s. DECURO. / LX. ANNUM. AGENS. / INVICTA. IN. CHRISTUM. / FIDUCIA. PLACIDE. SUM. / ANIMAM. DEO. REDDIDIT. / ANNO. DOM[INI]. MDCCCLXII. / DIE. XI. KAL[ENDA]s. FEBRUARII. R.I.P.”.

Bestalde, Nicasiori honakoa dagokio:

“El Doctor D. Nicasio Landa y Alvarez de Carballo / Cofundador de Cruz Roja española / 1831-1891 / El E[xcelentissi]mmo Sr. D. Angel Di Pietro Nuncio Apostolico de S[u]. S[antidad]. Leon. XII. Concece 100 dias de indulgencia a todos los fieles que oyeren / una misa u ofecieren la sagrada comunion o rezaren una parte / de rosario en sufragio del alma de dicho señor Landa Que] E[n]. P[az]. D[escanse]. / ofreciendo por los santos fines de la iglesia /."

Informazio gehiago:


Utzi iruzkina: