Sebero Altube euskalari eta idazlearen sortetxea

No profile photo Euskargazki | 2023-12-18 10:32

ekaitz.santazilia@unavarra.es 1702730741817

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.

Arrasateko etxe honetan sortu zen Sebero Altube Lertxundi (Arrasate, 1879/11/08 - Gernika, 1963/08/08/27).

Polifazetikoa izan zen. Musikaren alorrean dultzaineroa izan zen, musika bandako zuzendari Arrasaten eta Gernikan, Gernikako abesbatzaren sortzaile eta musika eskolaren abiarazle izan zen. Segundo Olaetarekin batera Elai Alai taldea sortu zuen. Politika alorrean EAJko kide izan zen eta Gernikako alkate izatera iritsi zen.

Euskararen munduan, idazle eta hizkuntzalaria izan zen. Euskaltzaindiko kide izan zen eta Euskera aldizkarian hainbat lan kaleratu zituen, horien artean Erderismos lan polemikoa, 1930ean liburu gisa atera zena. Bere lanetan hizkuntzalaritza orokorraren ekarpenak euskarara bihurtzen saiatu zen. Literatur alorrean bere lanik ezagunena Laztantxu eta Betargi da, gerra garaiko bikote baten inguruan mintzo dena.

Etxea Maalako errabaleko 2.ean dago, Arrasateko hiribildutik at eta Esteban Garibairen sortetxearen ondo-ondoan.

Informazio gehiago:


Utzi iruzkina: