Piarres Lafitteren hilobia

No profile photo Euskargazki | 2024-03-13 21:11

ekaitz.santazilia@unavarra.es 1709756124625

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.

Piarres Lafitte (Luhuso 1901 - Baiona 1985) apaiza aski ezaguna da euskalaritzaren munduan. Luhusoko Salaberrian sortua, Beloken ikasi zuen apaizteko, Xiberoan ere egon zen, Okzitaniako Tolosan… Hainbat euskal kazeta sortu zituen eta liburuak ere idatzi, gramatika eta batez ere literaturaren inguruan. 1949an euskaltzain oso izendatu zuten eta euskara batuaren sorkuntzan eragin zuzena izan zuen.

Biografia gutxitan aipatzen da halaber, bere gorpua Ustaritzeko hilobian lurperaturik dagoela, Uztaritzeko edo Uztaritzen aritutako beste apaiz eta kalonjeekin batera. D932 errepidetik goazelarik, Ustaritzeko herria ezkerretara utzirik, eskuinetara dago hilerri hau.

Gehiago jakiteko: 


Utzi iruzkina: