VIlla Arnaga: Edmond Rostand

No profile photo Euskargazki | 2024-03-26 10:34

ekaitz.santazilia@unavarra.es 1711226575022

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.

 

(Oharra: Etxea kanpotik ikusi ahal izateko eta lorategietan egoteko, pagatu beharra dago. Nik ez nuen astirik izan bisita egiteko eta argazki hau kanpoko kartelari atera nion. Barka kalitate txarra)

Edmond Rostand (Marsella 1/4/1868 - Paris 2/12/1918) Frantziako autore dramatiko ezaguna da. Frantsesez idatzi zuen (bere obra ezagunena Cyrano de Bergerac da) eta ez zuen bere obrak euskararekin eta Euskal Herriarekin zerikusi handirik izan, halere, deskantsatzeko gure lurrak maite zituela ematen du. Horregatik Akademia Frantseseko kide izatera ailegatu zen honek Arnaga etxea eraiki zuen Kanbon, Docteur Alexandre Camino etorbidean. Joseph-Albert Tournaire arkitektuaren diseinua da eta 1906erako bukatua zen obra. Arraga ibaia pasatzen da hortik eta Rostandek bere etxeari izen hori eman nahi izan zion, baina fonetika frantsesarendako ahoskagaitza izanik, aldaketa ttiki bat sartu zion toponimoari, Arraga Arnaga bilakatuz.

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.

 

Gehiago jakiteko: 


Utzi iruzkina: