Pierre Topet "Etxahun Barkoxe"-ren sortetxea zena
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Barkoxeko Etxahunian sortu zen, Pierre Topet (1786/07/26 - 1862/01/17). Gaur egun etxearen arrastoak baino geratzen ez badira ere, oroigarri batek esaten digu bertan egon zela XIX. mendeko poeta zuberotarraren jaiotza eta heriotza ikusi zituen etxea.
Barkoxeko lurretan egonik ere, etxearen aztarnok ez daude herrian bertan, eta ez dira aurkitzen errazak. Barkoxera joateko biderik ohikoena, Sohütatik abiatu eta Hoki pasatzen duena da, baina badago beste bide bat Barkoxe eta Atharratze lotzen dituena. D347 errepidea da baina egia esan, bidexka baten antza handiagoa du: kotxean pazientzia pixka batekin egin daiteke eta oso polita da. Bide horretatik joan eta bide bazterrean ezkerretara aukituko dugu oroigarria.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: