Luis Jauregi "Jaurtakol" idazlearen sortetxea

No profile photo Euskargazki | 2024-01-08 10:34

ekaitz.santazilia@unavarra.es 1704315334558

Ekaitz SantaziliaCC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons

Errenteriako etxe honetan sortu zen Luis Ramon Jauregi Etxenagusia “Jautarkol” (Errenteria, 1896/06/21 - Zarautz, 1971/02/02) idazlea eta apaiza. Comillasen egin zituen ikasketak eta bertan ezagutu zuen besteak beste "Orixe". Berak sortu zion euskaraz idazteko zaletasuna.


Euzkadi, Euskal-Erria, Irugarrengo Prantzizkotarra, Rentería, Euskal Esnalea edo Zeruko Argia bezalako kazetetan argitaratu zituen bere olerki eta artikuluak. Ipuinak ere idatzi zituen, baina Biozkadak olerki liburuak emanen dio ospearen bidea.

“Euskel Olerti jaietan” maiz aritu zen eta bertan elkartzen ziren orduko poeta ezagunak (Lizardi, Aitzol, Zaitegi, Loramendi etab.), “Euskal Pizkundea” deitu den horretan murgildurik. Gerrak ordea, isilaldi luze xamarra ekarri zion, bere olerkiak erbestean argitaratzen hasi ziren arte. Saiakerak eta itzulpenak ere egin zituen euskararen gorazarre, eta geroaz kezkaturik. Euskara batuaren beharra antzeman zuen eta euskaltzain urgazle izan zen.

Etxea herriaren alde zaharrean, erdi-erdian dago; Beheko Kaleko 2. zenbakian dago, Herriko Plazaren izkinean, elizatik hurbil. Oroigarriak hala dio:

“Etxe honetan jaio zen Jauregi’tar Koldobika. Jautarkol olerkaria (1896-VI-21-1971-II-2) Errenteriako herriak jaiotzaren mendeurrenean esker onez (1996-VI-21)”

Ekaitz SantaziliaCC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons

Etxeak, bestalde, armarria du.

Ekaitz SantaziliaCC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons

Informazio gehiago:


Utzi iruzkina: