Udaberriaren hasierak bizitza eztanda bat ekarri zuen nire etxera. Egia esateko, aurre udaberri moduko bat izan zen lehenago, negu gorriaren erdian. Egun batzuk eman nituen berogailua ez zebilela, manta batean bilduta handik hona etxean zehar, eta 7 layers burrito bat eginda oherakoan. Egun gutxi izan ziren, baina gogorrak, alajaina. Berogailua bere onera itzuli zenean zorion laino batek inguratu ninduen, arazo inmediato eta praktiko bat konpontzen dudan bakoitzean gertatzen zaidan bezala. Oi, etxearen epeltasuna, leihotik edurra mara-mara jausten ikusten duzula leihotik....
Errusiera ikasten hasi naiz, eta, leku guztiz berri batera heldu den turista bezala, aho zabalik nabil bere kaleetan zehar, inguruetara miraz eta harriduraz begiratzen. Pauso bat eman, eta zubi, etxe edo kantoi interesgarri bat aurkitzen dut. Izan aditzaren etorbidea misteriotsua da oso. Errusieraz izan aditza ez da erabiltzen orainaldian. Adibidez, Ni itzultzailea naiz esan gura baduzu, Ni itzultzailea esan behar duzu, gure artean Tarzanek inmortalizatu zuen estiloan: Ja perevodtxitza. Eta, ni euskalduna naiz esan nahi baduzu, ba, gauza bera: Ni eusk...
Behinola Telemom ikusi nuen. Aurpegiera xelebre xamarra zeukan, erdi triste erdi pozik, begiak ilun eta ahoa argi, edo ahoa ilun eta begiak argi, ez naiz akordatzen."Zer duzu, Telemom?" esan nion."Babyboy-rekin egon naiz berbetan telefonoz".Ia hilabete bi dira Telemomek ez duela Babyboy ikusi. Batzuetan Telemomi protestaka hasten zaio bihotza, tximur eta lehor. Esaten dio ea zelan gura duen taupa-taupa aurrera jarraitzea, potolo eta gorri, mailuki fresko eta urtsu baten moduan. Horrela segituz gero, granate eta siku geratuko dela, mahaspasa eginda. Horixe esan zion berriro ere Telemomi, har...
Akron, Ohio, 1851. Emakumeen Eskubideei buruzko Biltzarra. Hizlari eta entzuleak eliza batean daude bilduta, mahaiburua Frances Gage ekintzaile feminista dela. Gagek egun haietan gertatukoaren berri jaso zuen The History of Woman Suffrage liburuan: Gure mugimenduaren buruzagiak dardarka jarri ziren ikusi zutenean emakume handi, ihar, beltz bat sartzen. Soineko grisa eta eguzkirako bonet zarpail bat zeramatzan, eta bonetaren azpian turbante zuria. Erabakitsu sartu zen elizan, erregina baten aireaz joan zen pasabidean gora eta pulpitoko eskaileretan jesarri zen. Etxe osoan hasi zen gaitzesp...
Hasi zen bada manifestazioa, eta BWRek ezin zuen ikusi ez hasiera ez amaiera. Egia esan, buruak baino ez zituen ikusten. Dio hurrengo egunean The New York Times-ek esan zuela 100.000 lagun batu zirela eta, enfin, inork ez liokeela The New York Times beneragarriari, bere jakintza dibinoan, sekula leporatuko bere bihotz gorriaren beroan egindako kalkulua handitu izana. Manifestazioaren hasieran BWR bere taldearekin zihoan txintxo-txintxo, Brooklyn Parents for Peace-kin. Baina (eta hementxe deskubritzen da zernolako pertsona dagoen bere jaka eta gonaren a...
Esandako moduan, ibiltoki hori izugarri luze eta zabala da. Hor egiten diren manifestazioetan ideia da hor batzen joatea herri guztitik etorritako alderdi eta elkarte guztiak eta, zelanbat esateko, manifa aurreko "berotze ariketak" egitea. Talde bakoitza heltzen da, hasten da antolatzen, bere pankartak zabaltzen, alderdi eta elkarteek euren mahaitxoak ipintzen dituzte, euren panfletoak banatzen dizkiote jendeari iraultza sozialista egiteko, kapitalismoa suntsitzeko, 9/11n benetan gertatutakoa ikertzeko (talde batek dio CIAk antolatu zuela)... Ehundaka talde eta taldexka (Brianen bizitza p...
Urtarrilaren hasieran ZMagazinen Irakeko inbasioaren kontrako manifestazio baterako deia ikusi nuen. Gerora, hainbat iragarpen entzun nituen Pacifica irratian. Urtarrilaren 27an izango zen, Washington DCn. Ezinegonaz bete nintzen. Ez dakit inoiz esan dudan, baina nire lantokian ez didate uzten inongo adierazpen politiko publikotan parte hartzen. Antza, neutralak izan behar gara. Eta halakoetan parte ez hartzea neutrala izatea dela iruditzen ei zaie. Jamaika ikusteko jaio gara. Kontuak kontu, ez nintzen ausartu manifestaziora joaten. Ez dut nire lanpos...
Nire etxetik oso gertu gartzela bat dago hemen, Brooklynen. Tira, ez dakit gartzela-gartzela den, "atxiloketa gunea" gortina izena daramalako, eta ezin jakin atxiloketa horiek luzeak ala laburrak diren, atxiloketa laburrik egon baldin badaiteke. Egunero pasatzen naiz aurretik metroa hartzeko. Ez da batere edifizio beldurgarria, ez dauka inguruan zaindarientzako torretarik ez alanbradarik; jakin ezean zer den, etxe itsusi xamarra dela besterik ez nuen pentsatuko, hormigoi gehiegi eta leiho txikiegiak dituena. Bertarantz begiratu eta beti pentsatzen dut ea hor dauden pertsonek ikusiko ote n...
Harley Hahnek (www.harley.com/writing/time-sense.html), polikroniko aitortuak, honela deskribatzen ditu polikroniko eta monokronikoen portaerak lantokian eta eguneroko zenbait egoeratan: "Lantokian polikronikoek nahiago dute denbora egituratuta ez edukitzea, eta atazatik atazara aldatzea aldarteak eskatzen dienaren arabera. Epeak betetzeko gai dira, baina euren erara egiten dute. Ez dute plan xeheturik nahi, nahiago dute euren barne prozesu mentalei jarraiki lan egin. Monokronikoek plan zehatzak maite dituzte, zerrendak egitea, jarraipena egitea atazei eta denbora errut...
Edward T. Hall antropologoak plazaratu zituen polikroniko eta monokronikoei buruzko aurkikuntzak aurrenekoz The Silent Language liburuan, 1959an. Gerora liburu gehiagotan sakondu ditu diferentzia kulturalei buruzko ikerketok, bakarka eta Mildred Hallekin elkarlanean. Hiru kontzeptu nagusiren inguruan tajutzen da Hall eta Hallen eredua: 1. Testuingurua: testuinguru handia vs testuinguru txikia Testuinguru handiko kulturetan eduki gehiena ez da modu esplizituan hitzez adierazten, testuinguruak ematen du. Hau da, informazioaren parte handi bat "jakintzat" jotzen da ("idat...
Ana Moralesen bloga naiz. Anari munduan gehien gustatzen zaizkion gauzak dira: literatura, itzulpengintza eta interpretazioa, kultur eta genero ikasketak eta arte eszenikoak. Ana Morales itzultzaile-interpretea, noizbehinkako idazlea eta ama da. Egia esan, Anak ez du oraindik ikasi bere idazkera blogen formatura moldatzen. Batek esan zion bezala, berea blog guttenbergtarra da. Ikasiko ahal du inoiz!