Basquing in the sun

Ana Morales-en bloga

...Eta, zer ikasi dudan kontatzen hasi baino lehen, esan dezadan joan den ostiraleko aukera galdu zutenak suerteko daudela, zeren, datorren ostiralean, ekainak 5, gaueko 9etan, Roge Blascok elkarrizketa egingo baitio Radio Euskadin Vanessa Schmitt irakasle navajoari La Casa de la Palabra saioan. Benetan merezi du: ez galdu. Joan den ostiralean Vanessa Schmittek Navajo Immersion 101 izeneko hitzaldia eman zuen Deustuko Bidarte Udaltegian. Argazki eta irudien laguntzaz, Schmitt irakasleak adi-adi eduki gintuen Navajo Herriaren kultura eta historiaren oinarrizko kontzeptuak aurkeztuz,...


Jo dezagun edadeko gizon bat gizon gazte baten esperoan dagoela. Jo dezagun edadeko gizon hori jakintsua eta jantzia dela, eta, gaztea, berriz, argia eta musek mimatua. Jo dezagun lehena maisu antzekoa dela, eta bigarrena, berriz, ikaslerik bikainena. Jo dezagun gizon zaharra mendian bizi dela, aire garbiak laztantzen duen arbasoen harrizko etxean; jo dezagun gaztea, berriz, hirian bizi dela, fabrikak gaiztotutako giro lohi eta ekibokoan. Gizon zaharra esperoan dago, etxe zaharreko balkoian. Gizon gaztea, musek mimatutako ikaslerik bikainena, bisitan datorkio gaur. Gizon zaharra...


Izenburu hau nire lankide Iñigok sujeritu dit, eta oso ona iruditu zaidanez, halaxe ipini dut. Gaurko artikuluan, beraz, ezer ez da nire-nirea izango: izenburua lankideak eman dit; edukia, berriz, Sugoiren blogetik hartu dut; eta protagonista, zeru-ortzean nabarmentzen den izar distiranta, azkenik, Patxi dugu, gure Patxi Lehendakari. And, without more ado... Patxiren egiak!!!  Enjoy!!


Gero eta garbiago daukat gizakien arteko eztabaida guztiak bi jarrera nagusiren arteko talkara ekarri daitezkeela funtsean: esentzialistak alde batetik eta konstrukzionistak, bestetik. Terminologia hori oraintxe asmatu dut, eta, beraz, ez dauka inongo zorroztasun zientifikorik. Baina Alice in Wonderland-eko Humpty Dumpty-k esan zuenez, hitzek daukate agintean dagoenak eman nahi dien esangura. Beraz, blog honetan behintzat nik agintzen dudanez, ba, oraintxe azalduko dut zer jarrera adierazi nahi ditudan bi termino horiekin (guztiz asmatuak ere ez dira izango, segurutik; estimatzen dudan norb...


Lapislazuliz hornitutako kopa hartuta haren zain nago urmaelaren ondoan, lurrinaz eta arratsaz, haren zain nago mendiko bideei ekiteko prest dagoen zaldiaren pazientziaz haren zain nago printze errefinatu eta ederraren dotoreziaz haren zain nago, hodei mehez betetako zazpi almohadaz, haren zain nago intsentsu emearen su sarkorraz, haren zain nago. Zaldien lepoari darion sandalo usain arraz haren zain nago. Ez larritu. Berandutzen bada itxaroizu eta behar baino lehenago heltzen bada itxaroizu, eta ez egizu ikaratu haren trentzetan lo dagoen txoria. Itxaroizu, lasai ...


Transfer

5
basquebasking 1456131385548 Basquing in the sun | 2008-01-15 21:03

Azaroko ostiral gris eta goibela zen. Lanetik atera nintzenean gaututa zegoen, egundo ulertu ez dudan eta energia aurrezteko omen den ordu aldaketari esker. Lainoak, euria, giro bustia, goardasolen basoa zebrabideetan. Grand Centraleko metrorantz nindoan astiro, ni ere eguna bezala goibel, ingurukoei zeharka begiratuz, ostiral gauerako nik baino askoz ere plan hobeak zituztelako errezeloetan. Negu ofiziala artean etorri barik egon arren, igartzen zen ate ostean zegoela, izotzezko atzazal zuriak zirrikitutik sartu guran. Ez dakit zergatik, baina, kaletik nenbilela, ostera etorri zitzaida...


Zelan eman ahal dizkiozue eskerrak gizon bati zuena den gauza bat emateagatik? Orduan zelan emango dizkiozue eskerrak zuena denaren parte bat baino ez emateagatik? Ez duzue ezer aurreratu, eman dizuetena zuena baldin bazen. Hori ez da aurreratzea. Eta asko gustatu zait zelan esan duen Anaia Lomaxek, zelan esan duen atzera egin dugula eta 1954an ginen leku berean gaudela. Atzerago gaude 1954an baino. Segregazioa handiagoa da orain 1954an baino. Arrazari buruzko ezinikusi, gorroto eta indarkeria handiagoa da gaur, 1964an. Non dago aurrerapena? Eta orain beltz gazteak badatoz etorri. Ez dute ...


Malcolm X-ek 1925ean Ohion emandako hitzaldia,  hil baino urtebete eskas lehenago. Moderatzaile jauna, Anaia Lomax, neba-arrebok, lagunok eta etsaiok: ezin dut sinetsi hemen zaudeten guztiok nire lagunak zaretenik, eta ez dut inor bazterrean utzi gura. Galdera, nik ulertzen dudanaren arabera, hauxe da: "Beltzen matxinada: hemendik nora?" edo "Eta orain, zer?" Nire uste apalean hemendik aurrerakoa edo botoa edo bala izango da. Botoa edo bala esateak zer esan nahi duen azaltzen saiatu aurretik gauza bat argitu gura nuke neure buruaz: musulmana naiz oraindik ere; islama da oraindik nire ...


Mendebalde honetan kultura judu-kristauan haziak garela gauza jakina da, baina beti harritzen nau judu-kristautasun horrek noraino blaitzen dituen gure eguneroko bizitza ustez laikoaren azken zirrikituak ere. Bizi-bizirik daukagun kontzepzio kristauetako bat sakrifizioarena da, edo bestela esanda, pertsona nobletzen omen duen sufrimenduaren ideia. Horren indarra argi baino argiago erakusten duen testuinguruetako bat amatasunarena da. Orain dela gutxi ETB1-eko programa ezagun batean elkarrizketa egin zieten hainbat emakume haurduni, esperientzia paregabe horren inguruko xehetasunak azal zitz...


Hizkuntzaren erabilera ez da inozentea [prest!20, 2002ko azaroa] Pentsamendua eta hizkuntza txanpon beraren alderdi biak dira. Darabilgun hizkuntza moduak errealitateaz dugun ikuskera moldatzen du, eta, alderantziz, adimenari esker hizkuntza egokitzeko gai gara, adierazi gura ditugun kontzeptuak zorrotzago emate aldera. Zelako hizkera erabiltzen dugun, errealitatearen alderdi batzuk nabarmenduko ditugu, beste batzuk ilunpean utzi eta areagoko batzuk argi berritan erakutsi. Estatu Batuetan esklabo izandako afrikarren oinordekoek “afroamerikarra” terminoa aldarrikatu dutenean “beltza” termi...


basquebasking 1456131385548

Ana Moralesen bloga naiz. Anari munduan gehien gustatzen zaizkion gauzak dira: literatura, itzulpengintza eta interpretazioa, kultur eta genero ikasketak eta arte eszenikoak. Ana Morales itzultzaile-interpretea, noizbehinkako idazlea eta ama da. Egia esan, Anak ez du oraindik ikasi bere idazkera blogen formatura moldatzen. Batek esan zion bezala, berea blog guttenbergtarra da. Ikasiko ahal du inoiz!