Bereizketa honen berri 1999an izan nuen lehen aldiz. TOEFL azterketa (unibertsitate amerikarretan sartzeko gainditu behar den ingeles azterketa) prestatzeko testuliburu bat neukan eskuetan, eta hor artikulu bat zegoen, ez dakit nork idatzia, polikroniko eta monokronikoez. Itzelezko aurkikuntza iruditu zitzaidan, harrigarria, "zelan ez dut orain arte honen berri izan!" pentsarazten dizuten horietakoa. Denboraren kontzepzio desberdin bi zeuden hor azalduta, eta haiei lotutako portaera kultural diferenteak. Mundu bi, bai alajaina. Zergatik ez zidaten hori eskolan irakatsi? Sasoi hartan lagun ...
Polikronikoez eta monokronikoez hasi nintzen idazten aurrekoan. Ederrak zaizkit ikasketa kulturalak, maitagarriak zaizkit etnozentrismoa kolokan jartzen duten pentsalari ausartak. Eta jolastea eta barre egitea gustatzen zait... Hala ere, batzuetan teklatua blandiblu jasanezina bihurtzen da gustatzen zaizkigun gauzez idazteko, kanpoan halako hotz krudela egiten duenean, txakur amorratuen zaunkak atearen bestaldean entzuten dituzunean, nahiz eta norbera pribilejiatuen taldekoa izan, eta txakur horien haginak suerte gutxiago duten beste batzuentzako zorroz...
Kaosa... Kaosa? Hemen nago berriro aspaldiko partez! Buf, gatxa da gatxa blogariaren eginkizunak fin betetzen jarraitzea... Azken aspaldi honetan, gainera, nire inguruko errealitea zartatzen bezala hasi da, neure buruarengandik hasita: osasun arazoak (arinak, baina molestoak), kale egiten didaten tramankuluak (telebista, berogailua, interneteko konexioa, ur isuriak etxean... DVDrik ikusi behar badut, portatilean izan behar ze, lotsa badut ere esatea, Mr. Flatiron, zuk konexioak egin zenizkidan arren, kableak egun batean askatu nituenetik ez naiz izan kap...
Esan didate lagun batek nire bloga proposatuko duela idazkera guttenbergtarraren adibidetzat. Ai, mutila, zu bai abila formulazio dotoreak aurkitzen... Ez naiz saiatuko tipoari eusten eta esaten, adibidez, omenaldia egin nahi diodala kulturaren zabalkuntzan hain zeresan handia izan zuen germaniar handi hari, edota ikutu retro bat eman gura izan diodala bestela hain hotza iruditzen zaidan ingurune blogtarrari. Errukitu zaitez jaio berria den baby blogari honetaz, eta ez hartu gogorregi... Agintzen dut tartetxo bat ateratzen dudanean, guztiz cool hasiko naizela idazten, den...
Gaur egun moteltxoa daukadanez, onena izango da bake pixka bat ematea, eta ohiko berbalapikokadaren ordez, poesia dosi txiki batez gozatzeko aukera ematea (nire itzulpenak kalte larregirik egin ez badio). Poema D H Lawrence-rena da, (badakizue, Lady Chatterleyren lizuntxu hori...) eta ez dakit inoiz euskaratu duten ala ez. Tira, nik hemen neure itzulpena jarriko dut. Ea niri beste gustatzen zaizuen poema:PikuaJende aurrean pikua jateko modu egokia dalau zatitan ebakitzea, txurtenetik helduta,eta gero zabaltzea, lau petaloko, lau petalo lodikolore distiratsu, arroxa, busti, eztitsua iz...
3. Erromesak Historia liburu tradizionalek, diosku Loewenek, beti diote Erromesak Virginiara joateko asmoarekin atera zirela Ingalaterratik, bertan britainiarren kolonia bat zegoelako dagoeneko. Hala ere, ez ziren inoz heldu bertara. Zelan amaitu zuten bada Erromesek Massachusettsen, Virginiara joateko helburua bazuten? Esaten izan da haize bortitzek desbideratu egin zutela barkua, edo nabigazio errakuntza bat egon zela... Inork ez daki hori hala den, baina bestelako hipotesi bat sendotuz joan da zenbait xehetasun oinarri harturik. Mayflower itsasontzian...
Thanksgiving... Thanks? Giving? Egun batzuetan abandonatu xamar eduki dot bloga, tartean pilatu zaizkidan beste zeregin batzuk direla eta. Baina gaur, lagunok, ez diot loari denborarik ostu behar nire ataltxoa idazteko, ez dut ezkutuka eta orduko mila kilometroko abiaduran idatzi behar lantokitik (bai, aitortu behar dut, horrela egin dut batzuetan...). Zergatik? Ahhhh, gaur jaieguna dudalako, bai, ostegun buruzurian etxean nago, goxo, kanpoan dabilen haize hotz eta petralaren atzaparretatik babestuta, berotan, musika atsegina lagun. Izan ere, irakurle fidelok, batzuk konturatuko zin...
Badakit mundu honetan ez dagoela gauza objetiboki "arrarorik" eta gauza objektiboki "normalik", hasteko nire ustez objetiktibotasuna delako kontu hori ilusio bat besterik ez delako... Guztia norberaren esperientziaren araberakoa da, eta, gainera, hainbeste klasetako jendea nahaspilan bizi den hiri honetan, arlotekeria litzateke norbera normala eta ingurukoak bitxiak direla pentsatzea, bai horixe. Eta hala ere... ...Ohituren kontrasteak egoera barregarriak sortzen ditu, zinez, eta batek galde egiten dio bere buruari europarrok hain amerikaniz...
Inork ez diezadan maltzurki leporatu euskal kontuak beste kezkarik ez izatea eta munduko hiririk kosmopolitenean euskal zilborrari begira jarraitzea, gaur guztiz internazional jarriko naiz. Eta, lagunok, non aurkituko nazioartekotasun ikur beteagorik, Nazio Batuen Erakundean baino? Ez da, hala ere, ataza erraza halako erakunde errespetagarri, serios eta txundigarri baten berri ematea. Beraz, estrukturalismoan hazi nintzela profitatuz, Saussurek erakutsitako "azaleko egitura/sakoneko egitura" bereizketa famatua baliatuko dut azalpena apur bat antolatzeko...
Atzoko ildoa guztiz utzi barik, euskaldunek Ameriketan utzitako arrasto xelebre batez jardungo dut gaur. Xelebrea eta, ez dakit, ez oso sinesgarria, zelanbait esateko. Hasteko, lekuaren izenak berak Euskaltelen iragarki batetik irtendakoa ematen du: zelan deituko euskaldunak bizi izandako New Yorkeko txoko ezkutu hori-eta... Patching Place! Patching Place-ren misterioa Flatiron, Strogoff eta Pollock nigaz egon ziren azken asteburuan, osteratxo bat egin zuten zapatu goizean Village-tik, eta eguerdi aldera eurekin elkartu nintzenean, gauza benetan harrigar...
Ana Moralesen bloga naiz. Anari munduan gehien gustatzen zaizkion gauzak dira: literatura, itzulpengintza eta interpretazioa, kultur eta genero ikasketak eta arte eszenikoak. Ana Morales itzultzaile-interpretea, noizbehinkako idazlea eta ama da. Egia esan, Anak ez du oraindik ikasi bere idazkera blogen formatura moldatzen. Batek esan zion bezala, berea blog guttenbergtarra da. Ikasiko ahal du inoiz!