Blog hau orain dela hilabete bi hasi beharko zen, irail aldera, Sagar Handira heldu nintzenean. Horixe zen nire asmoa, eta gainera izugarrizko premia ere sentitzen nuen. Hala ere, ezinezkoa zen: ez neukan ordenadorerik, ez neukan etxerik, eta lantoki berrira ohitzeak ia energia guztia agortzen zidan. Egia da alboan neukala abentura honetan laguntzera etorri zitzaidan adiskide mina, Ms. Beltzaran paregabea, baina bai bera bai ni zurrupatuak gintuen alfaltozko zurrunbiloak. Gai faltarik ez genuen (zelan izan gai faltarik New Yorken?), eta izugarrizko teknoantsiedadeak jota ...
Ana Moralesen bloga naiz. Anari munduan gehien gustatzen zaizkion gauzak dira: literatura, itzulpengintza eta interpretazioa, kultur eta genero ikasketak eta arte eszenikoak. Ana Morales itzultzaile-interpretea, noizbehinkako idazlea eta ama da. Egia esan, Anak ez du oraindik ikasi bere idazkera blogen formatura moldatzen. Batek esan zion bezala, berea blog guttenbergtarra da. Ikasiko ahal du inoiz!