Queer is beautiful

basquebasking 1456131385548 Basquing in the sun | 2009-04-25 02:02
2

Jo dezagun edadeko gizon bat gizon gazte baten esperoan dagoela.

Jo dezagun edadeko gizon hori jakintsua eta jantzia dela, eta, gaztea, berriz, argia eta musek mimatua.

Jo dezagun lehena maisu antzekoa dela, eta bigarrena, berriz, ikaslerik bikainena.

Jo dezagun gizon zaharra mendian bizi dela, aire garbiak laztantzen duen arbasoen harrizko etxean; jo dezagun gaztea, berriz, hirian bizi dela, fabrikak gaiztotutako giro lohi eta ekibokoan.

Gizon zaharra esperoan dago, etxe zaharreko balkoian. Gizon gaztea, musek mimatutako ikaslerik bikainena, bisitan datorkio gaur.

Gizon zaharra egonezinik dago. Balkoira atera da, goizeko aire garbian eta bozkariotan mozkortzera. Etxeko balkoitik gizon gaztearen hiria antzeman du, ganduak ezkutatuta. Otoitz paganoa egin dio eguzki amandreari, mesedez urra beza, leun, gizon gaztearen ohea, uki dezala bere izpiez haren begia, xamur esnatzeko. Eta, hara, mirakulua bete egin da: desegin da lainoa. Hala ere, muino bat dago bi gizonen erdian. "Ai, hortik kendu ahal banu", pentsatu du gizon zaharrak. Baina Jainkoak egina ezin aldatu, eta etsi egin behar.

Gizon zaharra armosua jaten jesarri da, baina burua lagunarengan dauka oraindik. Hura ere gosaltzen egongo da, okindegian erositako opila, segurutik... Gosaria amaitutakoan, gizon zaharra ezin egon etxean: makila hartuta bidean laguntzeko, lagunaren bila abiatu da, autobusa geratzen den lekuan itxarotera. Arin dabil, gazte baten sasoiaz ia, eta lehenago heldu da laguna baino. Zain dagoela, gorantz eta beherantz dabil, burua behin eta berriro jiratuz hura agertu behar den tokira.

Baina bai, hortxe dago, badator azkenean! Bere pozean edadeko gizona makila astintzen hasi da laguna agurtzeko, jabea ikusi duen txakur alaiak buztana astintzen duen bezalaxe. Eta hain gogotsu astindu ere, non lurrera jausi zaion, eta halaxe aurkitu du gizon gazteak, erdi makurturik eta ileak nahasturik makila lurretik jasotzen, halako erreberentzia xelebre batean.

Fabrikadun hiritik datorren gizon gazteak, musek mimatutako ikasle bikainenak, ohi duen irribarre bihurriaz --irribarre on-gaiztoaz-- agurtu du maisu-laguna, eta elkarrekin ekin diote biek bideari gizon zaharraren etxerantz, aldapan gora. Hiru egun dituzte aurrean elkarrekin egoteko. Paradisu txiki bat, eder-gosea basoetan berdindu eta fabrika kontuak ahazteko. Gorputza etxeko janari onaz ase, eta egarria mendiko iturri hotzetan kentzeko.

Ilundu bezain laster nekaturik daude biak: zaharra lotia delako, gaztea mendiak birrindu duelako. Gizon zaharrak bihotza bezain eskuzabal eskaini dio ohea gazteari. Ez da, seguru, hark hirian daukana bezain ona, baina hau gizon zaharraren ama zenak josi eta jantzi zuen bere garaian. Ohe alboko mahaitxoan lore potetxo bat dago, mendi usaina izaretan. Egizu lo lasai, lagun...

Oheratu baino lehen, baina, gizon gaztearen begiak leihora doaz, han urrun laino batean ostentzen den bizilekurantz, hantxe dauka-eta txoko mina.

Azkenean, gizon zaharra ere sartu da adiskideak gozatu dion ohera. Gizon gaztea, musek mimatzen duten irribarre on-gaiztoko poeta, lo dago dagoeneko. Bat-batean, baina, beheko kortan adarka hasi da behia hormen kontra. Gizon zaharra urduritu egin da eta dudan jarri, altxatu ala ez, laguna itzartuko den beldur. Baina ez, berehala isildu da, eta orain aserik dauden piztien hausnar lasaiak baino ez dira entzuten.

Ez dago tren txisturik hemen, urrun da hiriko zarata. Gizon zaharrak ondoan lo dagoen gizon gazteari begiratu dio eta, lotaratu baino lehen, errezu zoroxka bat erne zaio ezpainetan: Jainkoa, arren, bizi dadila ehun urtez...

Lizardi gurean

Jeiki naiz zintzo. Jantzi baiño len

luzagaleak atera,

Aralarmendi eguzkitan da,

irten nadin balkoera.

Sare-gaiñean erdi etzanik

bi besoak gurutzera:

osasuna ta poza zer diran

emen etorri ikustera.

Aizea arnastu, listua kurka,

goiz-listu ugariren poza!

oarkabetan ari naiz ta ari

eskuz leguntzen okotza.

Eskui aldeko zoko artara

doakit begi zorrotza,

laiño zuriren izarapean

lotan dirudi Tolosa.

Amandre Eguzki, zure argi-izpiz

urra zazu oge ori,

leiotik legun sartuz, zabaldu

gure Lizardiren begi.

Laiñoa jun da. Bion etxe-erdiz

Jaunak muño bat du jarri.

Alda al baneza! Etsi dezadan,

Urtzik nai bezala bedi!

Talo-esneak eztiaz jan ta

—arek an kaleko opilla—

burutsik eta kolkozabalik

eskuan euskal makilla,

saietsetara listua jaurtiz

noa lagunaren billa.

Aren begira Lizartzan nago.

Ager bedi beribilla.

Arontz-onontza etxe bi beten

errege-bidez nabiltzu.

Tolosa aldera geldi-geldi ta

Betelurantza, aldiz, usu.

Motxago onantza etorri arren

oraindi itzultzen dut buru.

Nabil ta nabil, nik nai orduko

ez da beribilla agertu.

An da! Txakurrak nagusi-usmoz

dardar baitabil isatsa?

Makilla ala nik. Laztantzekoan

esku artetik zait lasa.

Aren oiñetan gerria makur,

nasiz buruko kalpatsa,

ustekabean gur egin diot,

ez kunplimentu prantsesa.

On ta gaitzaren tarteko parra,

aren oiko par-irria.

Aldapa goien Orexa an dugu,

«munduaren ipurdia».

An iru egun mendirik mendi

arnastuz barren biria,

eder-gosea berdindu ta aztuz

zokoan dan lantegia.

Zopa lodia, baba gorria,

janari dana etxeko,

oillaskoren bat ikulluan da

laztasun au leguntzeko.

Mendi goseak eraman ditza

illuna datorreneko,

baitik bat, goiko iturri artan

ur otzez bagiña aseko.

Afal ondoan, ni lotia ta

ua mendiak eioa,

«emen duk oia, ez iñolare

irea bezain goxoa.

Baiña ama zanak egiña digu

eioz ta josiz osoa;

laxkarra baiñan etzaiok goitzen

uda goriko beroa».

Oaburuan baso bat lore,

izarak mendi-lurriña,

Egin lasai lo... Baiña leiotik

begiratzea du griña.

Azpian dauka Tolosa, aren gain

illuntze-gandu ariña,

gero lodigo, loa bezala.

An dauka txokondo miña.

«Egizute lo, ene zatiak,

sar nadin nerau lotara,

adiskideak goxatu didan

baserri-oge ontara».

Jesus-amenez lokartua da.

Beia ganbelan adarka.

Jeikiko ote naiz? Baztartzen al dut?

Baiñan ain sarri isildu da.

Bei ongi janen ausnarra soillik,

esnai dagonak entzuna,

marrurik ez da, zintzarrotsik ez,

urrun kaleko oiartzuna.

Aldamenean tren-txixturik ez,

lo dago nere laguna.

Goiko Jaun arek eman bezaio

eun bat urteko osasuna.

Nikolas Ormaetxea, "Orixe"

1933

[Oharra: irakurlearen esku uzten dugu poeman diren sinbolo ugarien irakurketa psikoanalitikoa: astindu eta jausten den makila, jan-edana, gosea-egarria, behia adarka/hausnar...]

Iñigo

Iñigo 2009-04-27 12:11 #1

Oso bakanka

(1913)

Kostantinos Kavafis

euskaratzailea: Andolin Eguzkitza

Gizon zahar bat da. Ahitu eta makurtua,

urteek eta abusuek flakatua,

astiro ibilki igarotzen da etxartetik.

Eta hala ere etxean sartzen denean ezkutatzera

bere murrizte eta zahartasuna, gogoeta du egiten

eraginaz, oraino ere daukana gazteriaren gainean.

Mutil gazteek orain beraren lerroak berak errezitatzen dituzte.

Haien begi bizietan gaindi beraren begitazinoak igarotzen dira.

Beraien garun osasantsu, zentzuala,

haragi mardo eta sendoa,

beraren edertasunaren adierazpenez hunkitu egiten dira.

Lost_Hawk

Lost_Hawk 2009-05-18 15:57 #2

Bikaina! Jakinduriaz josia!

Utzi iruzkina: