Basquing in the sun

Ana Morales-en bloga

PREST!

1
basquebasking 1456131385548 Basquing in the sun | 2007-10-12 21:45

    Basque Woman in the Sun azkenaldi honetan ohi baino aztoratuago dabil. Berak asko esan, bai, polikronikoa dela, baina gero ardura txikiena sortzen zaionean ez da gai ardura horretaz besterik pentsatzeko: jan, lo, lan, bizi... ardura horren inguruan egiten du dena. Ez da, ez, BWSi ezer latzegirik gertatzen zaionik, ez. Edozein pertsonaren ohiko arazoak, besterik ez. Bizitza. Baina, horixe, azkenaldion kontu asko darabiltza buruan eta dio ez dela gauza kontzentratzeko. Gauzak horrela, eskutxoa eskaintzea erabaki dut (beste hainbestetan bezala). "Aizu, BWS", esan diot. "Gura...


Konponbide demokratiko baten alde: hitzak soberan daude: freebatasuna


Harira ez datozen arrazoiengatik, behinola auzolanean jardutea egokitu zitzaidan Brooklyneko klub sozial batean. Uda aurretik hona lokala txukuntzeko premia zegoela eta, presidenteak auzolanerako dei irekia egin zien kide eta lagun guztiei laguntzera etortzeko, eta larunbat arratsalde batean bost laguneko jendetza bildu ginen han. Niri komunak garbitzea egokitu zitzaidan. Emakumeen komunek garbitzeko premia zeukaten, baina hautsa zeukatelako, beste barik. Gizonen komunek, berriz, hats nazkagarria, hormako txizatokiak txiza arkaikoz beteta, paper zatiak ezkinetatik, ur putzuak lurrean... Pua...


   Abuztuan Superboyren bisita izan nuen berriz ere. Gau batean azotean jesarrita nengoela izarrei begira, halako batez bere figura nahastezinak urratu zuen ziztuan zeru urdin iluna, eta azotearen ertzetik agurtu ninduen irribarretsu, kapa beltza haizeak harrotuta. Ohi baino distiranteago zeukan irribarrea, aurreko bisitan hutsune bi egondako lekuetan oraingoan hagin berri, zuri eta eder bi ageri baitzituen. "Ikasi duzu bizikletan, Basque Woman in the Sun"? -galdetu zidan handik segundo batera, erruki barik."Eeem... zera..." hasi nintzen totelka, nire ezezkoa zelan apaindu jakin ...


    Jende txiki asko dago New Yorken gauza harrigarriak egiten dituena.  Izan daiteke manifestari bakartia, barruak erretzen dizkion kausa batez munduari aldarrikatu nahi diona pankarta batean idatzi eta kalera irtetea erabaki duena, CNNk ez duelako bere bertsioa inoiz kontatu nahi. Eta hantxe dago, izkinean, kartelari eutsita jende artean.Izan daiteke 70 urtetik gorako gizon ihar eta iluna, gaueko metroan nekatuta doana. Patrikaratik paper zati txiki bat atera du eta han hasi da ikasten lapitzez idatzita dauzkan hitzak, ingelesezko hitzak: shower, sick, work.Izan daitek...


"Hizlariak aktibismoaren sektore desberdinetakoak ziren", jarraitu zuen BWRek, "eta afroamerikarren artean hain indartsua den komunitate-bizitzako ordezkariak: unibertsitateko ikasle taldeetako kideak, zinegotziren bat, institutuko irakasleren bat, abokaturen bat, aktibismo hutsean ziharduten pertsonak...Batzuk oso pisu handikoak ziren. Esaterako, Nana Soul Bronxeko poeta eta aktibista, Immortal Technique hip-hop taldeko partaide bi eta, txalo zaparraden artean heldu zen Pam Africa, Philadelphiako Move taldekoa eta Abu-Jamalen aldeko kausaren buruzagi nagusia Estatu Batuetan. Harold Wilson ...


Kostatu egin zitzaidan begiak zabaltzea. Gorputz osoa gogortuta neukan, eta geruza urdinska batek estalia. Ikaragarrizko ahalegina egin nuen, amets maltzur bat uxatu guran legez, ahoa zabaldu eta hitz egiteko. "Bas-que Wo-man Re-por-ter", xuxurlatu nuen, Marlon Brandorena zirudien ahots batez. "Bas-que Wo-man, i-tzar-tu!" Mihia lija bezala sentitzen nuen. Beso kartonatuetako bat luzatu nuen, ahal bezala, alboan neukan moltso informeari astindua emateko. Basque Woman Reporterrek ere lizun berdeak hartutako ogi kurruskua zirudien. Mugimendu prehistorikoez, begi bat zabaldu zuen. "E-ee-e...


Asteburua (II)

1
basquebasking 1456131385548 Basquing in the sun | 2007-09-11 21:27

Domekan plan bi egin genituen: Coney Island-era joatea eta iluntzean Central Park-eko Delacorte Theater-era joatea, Shakespeare-en "A midsummer night's dream" ikustera. Antzerki-lana doanekoa zan baina sarreren bila joan behar zen Laffayette kaleko bulego batera, eguerdiko ordu batetatik aurrera. Hiru ordu laurden lehenago heldu ginen lekura eta ilara luze bat zegoen harrezkero. Gu ilararen amaieratzat hartu genuen lekuan geratu ginen. Kontua da ilara ez zela hasten bulegoko atearen parean, metro batzuk haratago baino. Izan ere, ohar bat zegoen atean: "Shakespeare Festival-erako sarrerak ha...


Zapatuan Newarkera joan ginen Basque Woman eta biok. Izan ere, Casa Vasca izeneko jatetxera joan nahi genuen, Markinako emakume batena dena. Horrela, bada, trena hartu eta hogei minututan heldu ginen Newarkera. Jatetxearen helbidea geneukan baina ez genekien zelan heldu. Geltokiko denda batera sartu ginen plano batean begiratzeko. Ohar bat zegoen, "Mesedez, ez zabaldu planoak". Hala ere, guk bat ireki genuen. Jatetxearen kalea udaletxetik gertu zegoela ikusi genuen eta, arin-arin, planoa itxi eta alde egin genuen. Kalera irten genuen eta Basque Woman emakume bati galdetzen hasi zen, "Mesede...


EH

basquebasking 1456131385548 Basquing in the sun | 2007-09-08 19:33

Atzo gauean, Basque Woman eta biok etxerantz gentozen berba eta berba. Gure kalean sartu ginenean auto baten atzeko aldean pegatina obalatu bat ikusi genuen. "Begira", esan nion Basque Womani, "EH dioen pegatina bat!" Eta hala zen, Euskal Herriko edozein uri eta herritan edozein autotan ikusten diren pegatina horietako bat zen. Inguruko etxeetara begiratzen hasi ginen, une horretan bertan autoaren jabea, gu han geundela ohartuta, leihoren batean edo ateren batean agertuko zelakoan. Baina, noski, ez zen inor ageri. Orduan pegatinari hurbilagotik begiratu nion eta EH letra handien azpian "Eas...


basquebasking 1456131385548

Ana Moralesen bloga naiz. Anari munduan gehien gustatzen zaizkion gauzak dira: literatura, itzulpengintza eta interpretazioa, kultur eta genero ikasketak eta arte eszenikoak. Ana Morales itzultzaile-interpretea, noizbehinkako idazlea eta ama da. Egia esan, Anak ez du oraindik ikasi bere idazkera blogen formatura moldatzen. Batek esan zion bezala, berea blog guttenbergtarra da. Ikasiko ahal du inoiz!