EH
Atzo gauean, Basque Woman eta biok etxerantz gentozen berba eta berba. Gure kalean sartu ginenean auto baten atzeko aldean pegatina obalatu bat ikusi genuen. "Begira", esan nion Basque Womani, "EH dioen pegatina bat!" Eta hala zen, Euskal Herriko edozein uri eta herritan edozein autotan ikusten diren pegatina horietako bat zen. Inguruko etxeetara begiratzen hasi ginen, une horretan bertan autoaren jabea, gu han geundela ohartuta, leihoren batean edo ateren batean agertuko zelakoan. Baina, noski, ez zen inor ageri. Orduan pegatinari hurbilagotik begiratu nion eta EH letra handien azpian "East Hampton" jartzen zuen. Oh, gure poza pikutara!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: