Brooklynen The Brazen Head izeneko taberna bat dago, Basque Womanen etxetik hurbil. Orain dela egun batzuk joan ginen, garagardo bat hartzera. Tabernak berak ez dauka ezer berezirik eta ez dago dekorazio elementu aipagarririk: hormetan poster zaharrak daude, mahaiak eta aulkiak oso normalak dira. Hori bai, telebista pare bat daude, pantaila laua daukaten horietakoak, oso berriak. Izan ere, joan ginen egunean baseball partida zegoen eta mutil koadrilla bat hari begira zegoen. Garagardo bana hartu genuen eta tarte atsegina igaro genuen bertan. Baina harrigarriena kanpoan ikusi genuen. Leheni...
Konturatu zarete Abdullah Gul Turkiako presidente berriak eta Dennis Farina aktoreak anaia bikiak ematen dutela? Egin bilaketa bat google-eko irudietan...
Astelehenean Labor Day izan zen hemen. Izan ere, amerikarrek ez dute maiatzaren bata ospatzen, hori europarren kontzeptua da, antza. Kontua da Labor or Day hori nahiko bitxia dela. Ez da lanaren edo enpleguaren inguruko adierazpenik edo aldarrikapenik egiten. Gainera, dendarik gehienak zabalik daude, jendea etxean dagoela aprobetxatzen dute eta beherapenak edo eskaintzak izaten dituzte. Beste alde batetik, egun horrek udaren amaiera markatzen du nolabait, eta hurrengo egunean ume asko itzultzen da eskolara. Basque Woman eta biok egunkariren batean ikusi genuen egun horretan West Indian Day ...
Ni Jackson Pollock naiz, ez naiz Basque Woman. Europatik New Yorkera etorri naiz egun batzuk egiteko, eta Basque Womanek bere etxean hartu nau, beti bezain abegitsu. Hona heldu eta gutxira esan zidan "Jackson, mesede bat eskatuko dizut. Ni oso lanpetuta ibili naiz aspaldion eta ez dut astirik izan bloga eguneratzeko. Badakit gauza asko egin nahi dituzula New Yorken eta turistaren bizimodua neketsua dela baina, blogean idatzi behar dituzu gertatzen zaizkigun gauzak." Eta nik "Tira", esan nion, "badakizu gure estiloak desberdinak direla, nire pintzeladak laburrak eta sendoak baitira, baina ah...
Horixe galdetzen dio Julietak bere buruari bere izena eta Romeorena daramatzan tragedia famatuan. Zer axola dio Montague edo Capulet izateak? Larrosak larrosa izena ez balu, utziko al zion larrosa izateari etab etab etab? (abar luze honetan esaldi horren haritik idatzitako milioika orriak, filosofikoak nahiz metaliterarioak, biltzen direlarik). Orain dela astebete Julietaren ezpainetatik bertatik entzun nuen galdera famatua. Udan New York jolasparke erraldoi bihurtzen da, mega jolastordu antzekoa, eta zaila izaten da erabakitzea zein barrakatan montatu. Aurreko domekan ...
Behinola Strogovek eta Basque Woman in the Sunek txatean egin zuten. Ms. Aperryren urtebetetzea zen. Strogov: ... Dana dala bere lagun Mirenek txokolatezko teja batzuk ekarri dotsaz deustuko kaliforniatik eta hemen dago kajia, nere alboan. Basque Woman in the Sun: mmmm, ze goxoak... Strogov: jango dot bat zure osasunean? BWS: bai, pliiz Strogov: Ahoan daukat. BWS: mmmmmm Strogov: Txokolate baltza... ... Almendratxoak BWS: aaaii! Ez dago txokolate esnedunezkorik? mmm ... kras kras Strogov: ... ahoan txikitu eta urtzen... BWS: oh, dutxa hotza hartzen joan behar naiz. Ha...
Baten partez, sei superpintza erosi nituen. Oso stylishak ziren, grapagailu itxurakoak. Muzin egin nien "rat size" zioten tramankulu inponenteagoei, gogorregia baitzen nire etxean halakorik ibil zitekeelako hipotesia. Etxera heldu eta gela guztiak arakatu nituen oin puntetan, lapur baten mugimendu klandestinoekin. Urtebetetze platertxo guztiak euren lekuan zeuden, itxuraz batere ukitu barik. Sei superpintzak kokatu nituen etxean zehar eta ohera joan nintzen. The Invasion of the Body Snatchers filmeko protagonista gizajoak bezala, amore eman nion logurari ezinbestean, hori nire galbidea iza...
Gauzak horrela, astelehen hura edozein astelehen baino astelehenago izan zen niretzat. Hiru ordu lo eginda eta nazkaz akabatuta, zorigogorreko ikastarora joan nintzen. Bertara heldu eta nire lankidearekin hustu nituen barrenak. Bere erreakzioak -"Aj, baina hori nazkagarria da, nazkagarria!" ez zuen gozatu berez nekarren aldartea. Tarte batean telefonoa hartu eta arazoa kontsultatu nuen Superboyrekin. Antzeko egoerez zeuzkan ezagutzak baliatuta, Superboyk bietako bat gomendatu zidan: edo Innaki Mecanics-ek aspaldiko egun batean asmatutakoa bezalako zepo elektrifikatu bat egin edo ez hain as...
Bigarren bidaia egin nuen botikara, nire etxearen jabetza hartu gura zuen naturaren kontrako zerbait hilgarriaren bila. Zepo klasikoak, zepo diseinuzkoak eta zepo minimalistak aurkitu nituen, baina ez nuen adorerik izan halakorik erosteko. (Gorpu bat jaso behar banuen, nahiago nuen gorpu smashatu bat ez izatea, aukeran). Inurrien aurrekariak bihotz emanda, pozoira jo nuen berriz ere. Harriagarri hurbil sentitzen nuen bat-batean Borgiarren leinua. Itxura inozenteko bolatxo batzuk erosi eta Superboyren urtebetetzetik sobratutako kartoizko platertxo koloretsuetan jarri nituen. (Aurrera baino l...
Aurreko asteko zapatu gauan gertatu zen, sofa gainean etzanda DVD bat ikusten nengoela. Bide nabar esanda, DVDa edo beste edozein gauza betaurrekoen atzetik ikusiko nuen azken zapatua zen, hurrengo ostegunean miopia operazioa egingo baitzidaten. Tess D'Urbervilles zen ikusten nengoen filma, a ze film ederra. Orduan ikusi nuen. Bestea, esan nahi dut. Korrika pasatu zen nire ezkerretara, baina sofan etzanda nengoenez, egongelako mahaiak eta aulkien hankek ez zidaten ondo ikusten utzi. "Ai ene, ai ene!!", egin nuen aldarri ziplo zutundurik. "Ai ene, ai ene!!!", errepikatu nuen, nire...
Ana Moralesen bloga naiz. Anari munduan gehien gustatzen zaizkion gauzak dira: literatura, itzulpengintza eta interpretazioa, kultur eta genero ikasketak eta arte eszenikoak. Ana Morales itzultzaile-interpretea, noizbehinkako idazlea eta ama da. Egia esan, Anak ez du oraindik ikasi bere idazkera blogen formatura moldatzen. Batek esan zion bezala, berea blog guttenbergtarra da. Ikasiko ahal du inoiz!