Basque Woman, bloga eta Jackson Pollock

basquebasking 1456131385548 Basquing in the sun | 2007-09-04 16:07
4

Ni Jackson Pollock naiz, ez naiz Basque Woman. Europatik New Yorkera etorri naiz egun batzuk egiteko, eta Basque Womanek bere etxean hartu nau, beti bezain abegitsu. Hona heldu eta gutxira esan zidan "Jackson, mesede bat eskatuko dizut. Ni oso lanpetuta ibili naiz aspaldion eta ez dut astirik izan bloga eguneratzeko. Badakit gauza asko egin nahi dituzula New Yorken eta turistaren bizimodua neketsua dela baina, blogean idatzi behar dituzu gertatzen zaizkigun gauzak." Eta nik "Tira", esan nion, "badakizu gure estiloak desberdinak direla, nire pintzeladak laburrak eta sendoak baitira, baina ahaleginduko naiz".

Halanda ze, egun batzuetan neuk idatziko dut blog honetan eta Basque Woman eta Jackson Pollocken andantzen eta fortunen berri izango duzue.

Lost Hawk

Lost Hawk 2007-09-04 17:00 #1

Pollock!!!
azkenik! emoten zauen hilda egoala bloga! asko pozten naiz trasteak hartu dituzulako.
Proposamen bat daukotsut: "edukiak"en, "azken erantzunak"-en azpian dagoena, aztertu (eta ahal bada sailkatu) "etiketak" kontua. Nik uste dut guttenberg-tarrok oso erraz emon geinkeala jauzia metadatuen agergaziora; hau da, horrek erraztuko leuke bilaketa, eta, lehen orria BasqueWomanek iaz idatzitako lehen orria ez zen zertan lehen orria izan. Hau da, azkenengoz idatzitako orriak beharko leuke hasieran ageri, eta ez alderantziz. Zer deretxozu? goraintziak

strog

strog 2007-09-05 09:31 #2

Jakizue ni be asko poztu naizela pintzelei hautsa kendu eta berriz be martxan ipini dittuzuela ikusi dodanean.
Uste dot danok gagozala apurtxo bat nagittuta baina aber eskolaldiaren hasierak "behar" atseginetarako gogoa behintzat pizten euskun.
Eta, joder, zelakoa istorioa kontatu daben oraingoan zuen pintzelek!!! Ez zenuen oso momentu onak pasatuko, gero! Ez dozuenez besterik esaten pentsatzen dot zuek ondo zaudetela, kriston sustoa pasatuta, baina beste barik.
Inguru honetan ez dago nobedaderik. Atzo, ofizioak halan aginduta, Zornotza aldera joan beharra euki neban eta lagun on-on batzuekin egin neban topo, eta eurekin emon neban arratsaldea ederto baten.
Zuei bioi patxo asko eta, baitta be, aspaldian ikusi ez zaittuedan blog honen irakurleei

aperri

aperri 2007-09-05 11:04 #3

Animo Pollock! kontau horko barri guk irudimena dantzan jarri eta zure kontakizunekin batera NYeko irudiak osotu daiguzan gure buruan…

badakizu inbidiatan naukazula zu hor zagozalako, arrazoi askogatik nik horrenbeste miresten dudan uri handi horretan, baina gaur nire inbidia askoz handiagoa da. Zergaitik? ba, blog honen bidez munduari zure barri emoteko aukerea eskuratu dozulako eta nik, gaur, gure patu txarraren barri emon gurako neutsolako mundu osoari (gu dinodanean ni eta strog esan gura dot). Dana dala, lasai, ez urduritu irakurleok! nire kontakizuna pribatuan eingo dot, ez dot inor gogaituteko gogorik eta.

Ikusten dozu, ba, Pollock gaur zure animoen beharrean gagozala hemen. Kontaiguzu, ba, alaituko gaituan zeozertxu…

Basque Woman in the Sun

Basque Woman in the Sun 2007-09-05 17:54 #4

Etiketak direla ta: irakurri dogu zure proposamena, LH, eta aztertu, eta begiratu ditugu blogeko aukerak baina... gu torpeak izan, alajaina.

Beraz, honen bidez baimena emoten dizut gura duzunean blogean sartu eta gure dozuna egiteko. Lortzen baduzu, azaldu gero niri as if  I were five eta txintxo-txintxo jarraituko dot bide horretatik. Beraz, pribatuan doakizu nire pasahitza. Zeozer egin ahal badozu, mila esker, eta, ezin badozu, eskerrik asko!!

Utzi iruzkina: