The Brazen Head
Brooklynen The Brazen Head izeneko taberna bat dago, Basque Womanen etxetik hurbil. Orain dela egun batzuk joan ginen, garagardo bat hartzera. Tabernak berak ez dauka ezer berezirik eta ez dago dekorazio elementu aipagarririk: hormetan poster zaharrak daude, mahaiak eta aulkiak oso normalak dira. Hori bai, telebista pare bat daude, pantaila laua daukaten horietakoak, oso berriak. Izan ere, joan ginen egunean baseball partida zegoen eta mutil koadrilla bat hari begira zegoen.
Garagardo bana hartu genuen eta tarte atsegina igaro genuen bertan. Baina harrigarriena kanpoan ikusi genuen. Lehenik eta behin, "Free wire access" zioen paper bat. Tira, hori ez da hain harrigarria, baina bai eskertzekoa. Eta beste paper batean: Free Notary Public for all paying customers. Antza denez, tabernako managerra eta zerbitzarietako bat notarioak dira. Halanda ze, notario bat behar baduzu, zoaz tabernara, hartu trago bat eta poz-pozik egingo dizute behar duzun gestioa.Portzierto, agian zuetako batzuei interesatuko zaizue jakitea Dublinen ere badagoela The Brazen Head izeneko taberna. Irlandako tabernarik zaharrena ei da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: