Edonon da poesia!

basquebasking 1456131385548 Basquing in the sun | 2007-06-16 18:42
2

Behinola Strogovek eta Basque Woman in the Sunek txatean egin zuten. Ms. Aperryren urtebetetzea zen.


Strogov: ... Dana dala bere lagun Mirenek txokolatezko teja batzuk ekarri dotsaz deustuko kaliforniatik eta hemen dago kajia, nere alboan.


Basque Woman in the Sun: mmmm, ze goxoak...


Strogov: jango dot bat zure osasunean?


BWS: bai, pliiz


Strogov: Ahoan daukat.


BWS: mmmmmm


Strogov: Txokolate baltza...


... Almendratxoak


BWS: aaaii! Ez dago txokolate esnedunezkorik?


mmm ... kras kras


Strogov: ... ahoan txikitu eta urtzen...


BWS: oh, dutxa hotza hartzen joan behar naiz. Hau larregi da!


Strogov: haginei eragin eta eragin...


... eta orain iruntsi


BWS: mmmmm...


Strogov: badoa eztarritik behera, goxo-goxo, emeki-emeki...


BWS: Bale, hurrengo etapak ez kontatu.


Strogov: Stop.


Beste gauza bat orain, beti gogoratzen naiz desordutan. Betaurrekoak erabiltzen jarraitzen dozu?


BWS: jope, Strogov, ez!


Strogov: ah, barkatu, kale egin dost berriro neuronak. Esango zinuelako, ezta?


BWS: igual ez nauen esan, baina operatu nintzanetik ez dotez erabili gehiago. Historia dira.


Strogov: dana dala, lista, batzuk erabiltzen segitzen dabe operatu eta gero, ez dotselako dana kentzen.


BWS: ah, baina niri doctor Kellyk DANA kendu zoztan. Dana kendu ezean ez nauen gure.


Strogov: Primeran, baina hasikeran sentsazino arraroa izango zan, ez?


BWS: sentsazino marabillosoa... Jan egiztazu beste teila bat, mesedez...

Lady Marion

Lady Marion 2007-06-17 15:15 #1

Bai, edonon da poesia. Batez ere maitemintzen zarenean. Eta maitemina "amaitzen" denean ere bai, ze Nerudaren hain entzuna den bertsoa zein den egia: "Es tan corto el amor, y es tan largo el olvido". Txokolatean poesia dago. Gero eta garratzago gustorago eta poetikoago deritzot. Maitasuna ere, antza, horrela dut gustoko. Bestela, ez genizkioke elkarri bidaliko, oraindik, esku bakarraz mugikorrari eutsi beharreko mezuak. Txokolateak eta biok esan nahi dut...

Ana Morales

Ana Morales 2007-06-18 06:52 #2

Bai, Lady Marion bihotzekoa. Behinola irakurri nuenez, Chocolate is the answer. Who cares what the question is? Hementxe daukat biontzako tableta bat prest!! Laster-laster arte!<br />


Utzi iruzkina: