Little people doing amazing things
Jende txiki asko dago New Yorken gauza harrigarriak egiten dituena.
Izan daiteke manifestari bakartia, barruak erretzen dizkion kausa batez munduari aldarrikatu nahi diona pankarta batean idatzi eta kalera irtetea erabaki duena, CNNk ez duelako bere bertsioa inoiz kontatu nahi. Eta hantxe dago, izkinean, kartelari eutsita jende artean.
Izan daiteke 70 urtetik gorako gizon ihar eta iluna, gaueko metroan nekatuta doana. Patrikaratik paper zati txiki bat atera du eta han hasi da ikasten lapitzez idatzita dauzkan hitzak, ingelesezko hitzak: shower, sick, work.
Izan daiteke bere hizkuntzaren minez bizi den emakumea. Zorionez edo zoritxarrez, hain da hizkuntza berezi eta aparta, non bere herrian, urruneko herri txiki-txiki hartan, beste inon ez den egiten. Eta hain da handia emakume honek bere hizkuntzari dion maitasuna, non bere herritik kanpo urte asko eman arren inguruan mintza lagunik izan gabe, eutsi egin dion, eta, areago, eman ere egin dien hizkuntza hori ile beltz eta begi zabaleko hiru seme-alabei. Bere gurasoek eman zioten lorea munduaren bestaldera ekarri eta lur arrotz batean landatu du. Eta, galdetuta ea zelan lortu duen hori, ea bakardade gorria eta kritikak gorabehera nola egin duen halako gauza harrigarria, irribarre egin eta zera erantzuten du: "neure buruarekin hizketan ibilita beti, txoro baten moduan!"
Manifestari bakartia bezain ausarta, treneko gizona bezain burugogorra.
Bejondeizula, Itziar Albisu. David ere txikia zen, eta agian txoroa, baina Goliathi irabazi zion.
Iruzkinak
strog 2007-09-19 13:47 #1
Basque woman, zure istorioak irakurtzen hasi nintzanetik gustatu jat zure idazteko modua, baina hau bene-benetan "txapo".

Eta "txapo", baita be, Itziar Albisurendako

2007-09-19 16:24 #2

Bai, Itziar Albisu emakume txikia dogu, baina bere txikitasunean handi. Eskerrik asko, Itziar, zure herritik hain urrun egon arren gure hizkuntza zabaltzeko eta ez galtzeko egin dozun ahaleginagatik. Eutsi gogor!

eta zuri, basque woman, oingoan be "oso ondo" ipiniko deutsut , ez naz ni, ba, strog baino gitxiago izango!!

Aperri

Ana Morales 2007-09-20 04:22 #3
Begiralearen begi ederrak edertzen du begiratua, Strotxuuuu! Halako irakurleekin plazerra da teklak sakatzea. Eta Aperri anderennoari be eskerrik asko-asko puztarriagatik!! Jakina Albisu tamainaz bakarrik dala ttikia. Indarrez eta ekinez, berriz, NBAn jokatzeko modukoa.

Lady Marion 2007-09-28 13:33 #4
Nik ere ezagutzen dut bat bere txikitasunean saiatzen dena. Ez dago hain urruti, egia da, baina Erresuma Batu inperialistan ere ez da erraza ingelera ez den hizkuntzarik irakastea ume bati. Bada, Begoñari eta Harriri ere bejondaiela! Bergararrez eta eragatiboekin estropozu eginez bada ere, bi euskaldun baitaude Walton-On-Thames herrian! Muxu bana biei eta zuri Basque Woman in the Sun, hemendik ez dakit ilargitik ala infernutik den ; )
Itziar albisu 2007-09-30 07:05 #5

Bloga hontan idatzitakoa edertzendu noberan obsesioa.

Obsesioan hitza asmatu baino lehen burugogorra dehitzen zizaion. Zuk ongi esanduzun bezela Basque woman, maitasuna da. Gurasoak eta

arbasoak erabilitako hitz hoien oiartzunak buruan dilin dalan, ttakkun

ttakkan, eten gabe jotzen dutena. Dinggilin danggala udazkeneko

aizeak kolunpiori puztu egiten dionean, sisto atzera eta sisto aurrera gora zurekin ilargira noa....

Hitz goso hoiek bihotzean euskara utzi zidatela nola ba ez maitatzea ?

Zu Lady Marion eta besteak Begoina eta Harri eta Walton-On -Thames bizidiranei euskaldunei ttikitatik ikasita, ondo dakizue xamurki eltzen zaiola erori ez dadin bularran estututa egun batean ondorioan etortzen danei non eta noiz arduratu gabe,eskutik eldu eta hitz hoiek erakustera.

Bejonzaizuela zuei guztioi, Basque woman eta hemen idazten duzuen guztioi, gaur hitz berri bat ikasi eta erabili dut; enaiz orain nire buruari bakarrik ari berbatan zeren

hemen topa ditut euskeraz norekin aritea. Nire buruakin eta orain paperean. Bihotzez musu xamurbatekin urrun gaudenoi

euskararen bidez B.W.ek gertu jarri gaitu dudarik gabe.

Ana Morales 2007-10-01 04:56 #6
Ze metafora ederra, Itziar. Maitasunezko haize berak bultzatzen du zure kolunpioa hemen eta Ingalaterra urrunean jolasean dabiltzan Begoña eta Harrirena.

Utzi iruzkina: