Kamasutra lezioak - Mahmud Darwish-en poema

basquebasking 1456131385548 Basquing in the sun | 2008-04-14 11:34
5

Lapislazuliz hornitutako kopa hartuta

haren zain nago

urmaelaren ondoan, lurrinaz eta arratsaz,

haren zain nago

mendiko bideei ekiteko prest dagoen zaldiaren pazientziaz

haren zain nago

printze errefinatu eta ederraren dotoreziaz

haren zain nago,

hodei mehez betetako zazpi almohadaz,

haren zain nago

intsentsu emearen su sarkorraz,

haren zain nago.

Zaldien lepoari darion sandalo usain arraz

haren zain nago.

Ez larritu. Berandutzen bada

itxaroizu

eta behar baino lehenago heltzen bada

itxaroizu,

eta ez egizu ikaratu haren trentzetan lo dagoen txoria.

Itxaroizu,

lasai senti dadin, loraldi betean dagoen jardina bezala.

Itxaroizu

bere bihotzean aire bitxi hau arnastu dezan.

Itxaroizu

gona igo dezan eta haren hankak ageri daitezen, lainoz laino.

Itxaroizu

eta eraman ezazu leiho batera, esnetan bustitako ilargia ikus dezan.

Itxaroizu

eta ardoa baino lehen emaiozu ura, ez

begiratu haren bularrean lotan datzan eper pareari.

Itxaroizu

eta goxo laztanduiozu eskua

pausatzen duzunean kopa marmolean,

ihintzaren pisua kentzeko bezala.

Itxaroizu

eta egiozu berba, txirulak

biolin-hari beldurtuari bezala,

biharko egunak gordetzen dizuenaren lekuko bazinete legez.

Itxaroizu

eta landu haren gauaren harria eraztunez eraztun.

Itxaroizu

harik eta gauak esan arte:

zuek biok baino ez zarete geratzen munduan.

Eta orduan eraman ezazu, goxo, zure herio desiratura

eta itxaroizu…

Mahmud Darwish, “Kamasutra lezioak”, Arrotz baten ohantzea

Jackson Pollock

Jackson Pollock 2008-04-18 08:24 #1

Jackson Pollock

Jackson Pollock 2008-04-18 10:43 #2

Lady Marion

Lady Marion 2008-04-20 19:01 #3

OIANONE

«Munduyan ezta gauçaric
hayn eder ez plazentic,
nola emaztia guiçonaren
petic buluzcorriric»
(Mossen Bernart Detchepare)

Gelan sarthu ginenean
Guerditan, ilhunean,
Munduan egin zan mutu
Zuten izarrek kantatu,
Biok etzan ginenean.

Oianone! Oianone!
Gau hunetan zaitut ene
Larru legun eta zuri,
Bulhar samur, sabel guri,
Nire neska Oianone.

Ezti bakhanez bethea
Zure matxantto maitea
Urtzen zan ene ahora,
Zabalik lore antzora
Eta gozokiz bethea.

Zure baratzeko borthan
Arrotz batek jo du. Bertan
Sarbidea emaiozu
Zama bat baithakar pisu,
Ez dezazula utz borthan!

Gauko oihanetan lasterka
Zure gainean zaldizka,
Behor zalhu eta bizkor,
Gau-bideetan gaindi, mozkor
Banaramazu lasterka.

Ezpain likhits, esku lizun,
Atseginetan jakintsun,
Bulharretik belhaunera
Haragi biok ikhara,
Jauzten zaitut, neska lizun!

Hiltzen naizela dirudi:
Batetan mila su-ziri,
Ene burmuinetan sarthu...
Botz-uhinak uzten gaitu
Hilik garela irudi.

Egin du irri Ilhargiak;
Hesten zaizkiola begiak
Neskatilak erraiten dau
Esker onetan othoitz haur,
Dantzularik Ilhargiak:

«Gora izan hadi, Suge,
Hi haizenik ene Rege,
Hi haizenik ene Jainko
Gau huntan eta bethiko,
Urrhe-buztaneko Suge!

Hathorkit berriz laztanik;
Janhari gozo badut nik
Ene baratzean are
Ezti gehiagorik Hire,
Bil ezak berriz laztanik».

Suge laztana nekhatu
Zan, ordea... loak hartu...
Ezti-loreetan etzanda
Atseden hartzen ari da,
Gaixoa baita nekhatu.

Ene maitea, moxu bat
Has dezantzat bertze hainbat!
Sugea baitatza lotan
Indarren bihurtzekotan
Oi! emaiozu moxu bat...

(Jon Mirande, 1930)
http://www.armiarma.com/baroja/baro04.htm

Eta, Oianonek, lanean ari denean, eta bere lana mekanikoa denean, erraz igaro dezake ametsetan eguna, gaueko sugearen zain. Eta zerbaitek, nahi gabe, bere bular punta ikutzen badu, mahaiak esate baterako, zirrara zabaltzen zaio uhinetan handik bere gorputz guztira, zure atzamarraren puntak ikutzen duenean bezalaxe, txokolate.

Lady Marion

Lady Marion 2008-04-20 19:03 #4

Barka poemaren ahalpaldiak ez direlako ondo ageri idatzita (ustez ondo jarri ditut bertsoak zatituta, baina, antza, robota naiz eta ez dakit asko informatikaz). Jarritako web-gunean daukazue ondo.

Lost Hawk

Lost Hawk 2008-04-24 12:53 #5

Rumi ezizeneko poeta sufi Afghanistarrak, Jelaluddin Balkhik (<st1:numconv6p0 val="1207" sch="1">1207</st1:numconv6p0> Irailaren <st1:numconv6p0 val="30" sch="1">30</st1:numconv6p0>ean jaioa) halan idatzi zuen, Kamasutraren hatsetik gertukoa begitandu zait (eta aspaldi eskegi nuen hementxe http://www.vc.ehu.es/e-hizkuntza-t/Prolegomenoak#_Toc43109932):

Maitale izatea: Goizaldeko Pitxi-gorria

“Goizaldeko Errubia”

<o:p> </o:p>

Goizeko izarretan,

Eguzkiak irten baino aurretixe,
maitale-maitatuak esnatu dira

Eta ur zurrutada bat edan dute.

<o:p> </o:p>

Emakumeak dio, “neu maite nauzu ala zeure burua gehiago?

Benetan, esadazu egia”.

<o:p> </o:p>

Gizonezkoak dio, “Ez da nigandik ezer lotzen.

Pitxi-gorria bezalakoa naiz goizeko printzen begitan
jarria.

Harria ote da ondino, ala mundu
bat

gorriz egina? Ez baitu jazartzerik

eguzkiaren argiari.” (...)

Utzi iruzkina: