Post tenebras spero lucem

Carpe diem (et noctem). Tempus fugit. Memento mori.

ETBk Amontegin deitu saioaren lehen saioa gaur dugu, teleberriaren ondotik. Sexu atseginari buruzkoa izanen da. Asmoa da sexua baserriko lekurik gordeen eta ilunenetik argitarat ez ezik, sexu bidezko atseginaren hedatzekoa ere. Asteazken gau oroz izanen da. Orenbeteko izanen abantxu.  Aurkezleak Iparraldeko bi neska izanen dira, Akizen bizi baitira, bertan ikasle eta batean lilitxo edo ailart izanak. Eskuara atxiki egin dute eta ezin hobeki egiten, xarmanki. Lehen saioa goigoiñoari buruzkoa da, klitoriari buruzkoa, alegia. "Nafarrilarrak" du izena lehebiziko saioak. Bigarre...


Udara da. Haikaturik naiz. Amentsetan entzun dut ahots bat erraiten baitzidan haikatu behar nintzela eta leihotik soz egon. Udako barnetegian naiz. Atsaldea da. Irakasle naiz, baina atsalde honetan lanik ez. Atsaldeko eskolak bururaturik dira. Ikasleak baina errekarat joan ez. Hortxe dira, belartzean iduri baitute lan eta lan. Taldean gehientsuenak neskak dira, eta gehientsuenak dira hor, eta biga ez, gaineratekoak papo-has, hain xuxen errekan pikarrai pulunpatzen direnak eta leheango edo gero egoiten. "Haika mutil, jeiki hadi, zer oinon den mira hadi !" Zer ? Nor ? Jan-edanen ekarleak h...


Amatxi hil egin da. Barda. Etxen hil ere, harendako ganbaran, bertako ohatzean. Begi bixtako zen sarri hilen zela eta nik banituen jinen zirenendako jan-edanak eskuraturik. Udara da. Karrikan eguna ogarri, bero-bero. Amatxi ohatzean datza, esku gogortuetan haren gizona, aitatxi, gaztezutuko bakantza batuetako hoteleko zabaltzan biluzik, zutik, hortzargi ageri zen argazki bat; lurrean bada bizpalau argizaiola eta paretan halako erretaula bere baitan hamaikatxo erle baitauka. Jin direnen arteko batzuk ganbran dira baina mundu bat bada egongelan, bertan jan-edanean, bertan mauka-mauka, dzang...


Hilik

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2022-02-18 00:27

Halaxe naiz, hilik. Hilik, bizirik ez. Eta, halarik ere, konta dirot ezen emaztea egun gogoko mutil batek gainkatu egin duela. Urtegian izan da, Arranguan. Delako mutila iruindarra da; elkerrin ikasi zuten, non eta NUPen, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, alegia. Gogoko mutil horrek izigarri maite du Gasteiz, emazteak Iruñea. Neronek ere banuen Iruñea biziki maite. Emaztea eta haren gogarakoa Gasteiza bildu dira, bertan askaldu, Bodegoian askaldu eta Arranguarat jo dute, emaztearenean jo. Otoa parkeiaturik, pikarraitu egin dira; goiti bidean, emazteak nahi zuen txiza egin e...


Nolako gogamena behar halako ipuinberriaren sortzeko ! Nik lerro zenbait eta ezin, gero, habororik izkiria, buterragorik ez, gero. Egun, Gara hartu dut eta harekin batean Frankenstein, eta harat, egungo Garan liburu horren egileari buruzko halako erreportaia. Mary Shelley. Ez baita guziz ezagun; pertsonaia idazleari nagusitu egin zaio, baina zinema-pertsonaia, ez liburuarena berarena. Nolako gogamena behar ! Eta orobat zaizkit Mary Shelley, Xabier Olaso, Aitor Arana, Itxaro Borda, Cervantes, Zola, Jon Mirande, Marcial Lafuente Estefania, Tolstoy, Brontë ahizpak, Arantxa Urretabizkaia...


"Emaztea orotako prestik da xikoka ari izaiteko izan ezik." Lagun batek afaltzerat konbidatu nau, ni eta bertze batzuk. Arribatzen lehena izan naiz; laguna sukaldean zen, eta  laguntzerik nahi ez. "Zoaz liburutegirat ! Biziki maite dun." Harat goititu naiz. Badu, ukan, infinizio bat liburu, erdaraz haboroxenak, baina eskuaraz ez guttitto, ez eiki. Ari nintzen eta Xabier Olasoren batto hartu dut. Hostoen artean bazen hosto bat lagunak idatzirik eta irakurri egin dut: haren sekretu bat zen. Zera zioen: "Emaztea orotako prestik da xikoka ari izaiteko izan ezik. Izanez ere, ez da p...


Sorne eta Selene lagunak dira, aktoresa porno, bata gasteizko eta bertzea Iruñeko. Elkarrizketa egin diete. Zera erran dute: -Gu ez gituk hoberenak, baina aktoresa porno gituk, urdaxka, ailart, lilitxo, neska teiu, "andderusa plaxent bazain lohi" erraiten digute, beti ere porno, eta harro gaudek, ori. Arrako ezin jin elkarrizketarat. Berau Ainhize-Monjoloseko da, ama Erronkari ibaxeko, aita Bastidako. Fuenmayorren (Erspainiako Errioxa) ezagutu zuten ezagutu zuten elkar. Izanez ere, bazen Lapuebla de la Barkan Araba Euskaraz eta bi-biek parkeiatu zuten Fuenmayorren; aita izanen...


Halaxe du izena Internet bidezko frantses-eskuara hiztegiak. Eskuara-frantsesa aukera ere badu, baina bigarren mailan. Maleruski, egiteari utzi egin diote; halarik ere, kontsultatzeko aukerak ez dira gutti, ez horixe.


Ezein neska eskualdun ez dut intzirika ikusten, batto ere ez dakusat; haserre bai, eta usu, irriz orobat, ez hain usu, nik dakita zertan bai; aitzitik, intzirika, intziri eta intziri, intziririk intziri (ostaturik ostatu bezalaxe) ez. Eta pentsatu nahi dut, bertzeon ixilik eta eskuntzean, asko intziri egiten dutela, boladaka, etenik gabeko intziriak egiten dituztela, udan beharbada oroz gainetik. Halaxe balitze ! Orai berean zaizkit gogorat jin orai hirur urte ikusi eta segapotoaz argazkia egin nien andderusa elibat Alde zaharrean ikusi bainituen. Udara zen, gaua, uda-gau epela, teila...


Iturriari ura zerion, ez ausarki, baina bazerion, jario; orai, aldiz, xortañorik ez batere. Uturrian uxik ez. Hainbat oker. Ondikotz !