Gogamena
Nolako gogamena behar halako ipuinberriaren sortzeko ! Nik lerro zenbait eta ezin, gero, habororik izkiria, buterragorik ez, gero.
Egun, Gara hartu dut eta harekin batean Frankenstein, eta harat, egungo Garan liburu horren egileari buruzko halako erreportaia. Mary Shelley. Ez baita guziz ezagun; pertsonaia idazleari nagusitu egin zaio, baina zinema-pertsonaia, ez liburuarena berarena.
Nolako gogamena behar ! Eta orobat zaizkit Mary Shelley, Xabier Olaso, Aitor Arana, Itxaro Borda, Cervantes, Zola, Jon Mirande, Marcial Lafuente Estefania, Tolstoy, Brontë ahizpak, Arantxa Urretabizkaia edo Pardo Bazán, Margaret Mitchell, Enid Blyton, bertzeak bertze, prefosta. Eta zer erranik ez, Blibliaren egileak. Horiexena bai gogamena ! Zenbat kontakizun zein baino zein ederrago ! Xarmanteko gogamena behar, gero, halako ixtorioen sortzeko !
Orai, etzanik naiz ohatzean. Bazkaldu berri. Sarri loak hartu eginen nu. Inguru-minguru zait, ni Gasteizko Bodegoian edo Iruñeko Mesoi Nabarrerian gogoko morroiei ari izaiten nitzaien bezalaxe. Sarri, arren, loari emanen neronen burua. Eta eskuar badut infinizio bat ipuinberri, hala nola, Otto Pette, Zergatik panpox, Neskazale gazte baten balentriak... Jules Verne, Pierre Louÿs, Apollinaire... George Sand, Euskalduna eta Bijou... Carmen... Mendigatxa... Zoilo... Estornes...
Biluzgorririk naiz... Udan, karrikan, biluzgorririk ez, noski, baina pekorik ez, jaunztekotz, bikinia, eta berau askitto llabur, albait llaburren... Jan eta lo... Lozale ederra naiz eta hamaikatxo morroik nahi luke en´ondoan izan; izanez ere, goxo-goxo banaiz, bilo-holli, erogarri, ixtapean bilorik ez, hortzaginak osasuntsu... Hori egia beritablea... Orai amentsetakoa, amentsetan sarturik bainaiz... Hondartzako ostatuan naiz; turrustakoa harturik, ttottotu egin naiz; jendez mukuru betea da ostatua baina mahain bat jenderik gabe bazen eta bertan naiz ttottotu, delako ostatuan neskok papo-has egon gaitezke eta ni halaxe naiz jin, sagarbixtero, sagar-agerika, alegia; turrustako xortañoren bat sagarrarterat amildu da eta horrek hobeki sendiarazi nu, areago biziarazi... Amenstan ari naiz eta atzarri nahi ez. "Atzar emazte ta neskatil !" Ez, orai ez. Nagi, eko, ezetz. Orai lotarik atzarri ez. Lo eta berber amentsaren baitan... Istapeko Andreri zorrik ez, gero, batere ! Ezta Blue Angeli edo Tiffany Thompsoni, bai baitira hainbat mutilen -eta neskaren- gogo-betegarri. Turrustakoa... Dzanga-dzanga. Eguzkiak dzinkatzen du egun ! Gerizapen naiz; badira bertze neska batzuk ere sagarrak agerrean. Badute beraiek ere turrustakoa. Orai biga ari dira barrarat buruz, ez, higa ari dira barrari buruz. Bertan bi ostalertsa, bi-biak bikinia soinean eta izerdi-zurrustaka. Gisako dira biak, jator. Bata babazorro eta bertzea iruindar, eskualdun bi-biak. Sarri baina, bi mutil sartuko dira haien ordain. Horixe nahi nuen nik. Horrexegatik jin naiz orai, badakidalakotz. Eian gogatuko ditudan. Bilo-horri banaiz, hain xuxen, mutilen gogatzeko bilo-holli. Batek jakin ! Bata zi edo ezkur, ni makera; bertzea, hezur muin eta guzi, ni or-eme-ollaka. Kurrin-kurrin, zaun-zaun. Eta nahi nuke ni halako erreka hegian pikarri egon, lahapoka, pitzi-patza edo lau oinean izan eta haiek eni hegitik urtxurika, urtxuri eta urtxuri, gernu osoa enetako, pixa enetako. Izigarri nahi nuke...
Zerraldo, ori.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: