Bikinia soinean zerurat

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2022-03-05 02:12

Halaxe mintzatu zen jaun ertora aitzineko egunean llaguntsa baten ohorezko mezan. Ni ez naiz mezatarat joaiten ohi, baina egun hartan ezinbertzez joan behar; izanez ere, klikako llanguntsetarik batto hilik zen. Gixoa ! Gasteizko bestetart joatekoak ginen eta hil egin ez zitzaigun, ba ! Errekan izan omen zen. Eta egia da bikinia soinean hil zela, baina nik uste dut erauntzi behar zuenean; halaxe egiten baitu beti: errekarat bikinia soinean, heldu, kokatu, bikinia erauntzi eta plunp, kaputzete, eta berdin zaio zein dagoen edo zenbat jende dagoen. Horrexegatik pentsatzen dut pausatu zela soinean bikinia berau erauntzi aitzin, biluzgorritu aitzin, alegia.

Gasteizko bestetarat joaitekoak ginen; bazuen dena gainditurik, notak edder eta etxen utzi behar zioten enekin Gasteiza joaiterat. 

Sekula santan ere ez !

Lagunek erran zidaten ele batzuien erran nitzan eta erran egin ditut, eta jende parrasta batek entzun ditu, eliza jendez mukuru baitzen. Apeza bada gorri horietarik, Gasteizko martxoaren 3an apez gazte gorri horietarik, filmean ere bada ageri.

Mezatarat hamaikatxo neska jin da; noizbait, predikua bazen eta orduan aditasuna galdu egin dut... Ez, soa dut galdu, ezker eta eskuin, eta ohartu naiz neska elibat bazirela, gehientsuenak beltzez bezti, halako soinekoa jauntzirik, llaburra beti ere, uhaldun; izanez ere, kanpoan zizpiltzeko eguzkia bazen, bada. Baziren batzuk bikiniaren bularretakoaren lokarriak agerrean zituztenak, gerorat eian haiekin joanen nintzen igerikagiarat eta nik ez erranen bainien baina biharamuenan bai eta haiek ados izanen baitziren.

Bikinia soinean zerurat.

Kaulde. Gasna zinez laket baitzuen, jakesa, Gordoakoa oroz gainetik, baita Heletakoa, Erronkarikoa, Xiberokoa... non-nahikoa ere; iaz eskuerakutsi ezinago txundigarria egin zidan: neska pullitenean birekin egoitea. Geroztik, Kaulde aunitzez maiteago nuen.

Goian bego ene Kaulde, bikinia soinean edo gabe, eta beti ere garagarjus freskoak eskuragarri, edaten ari eta isuria sagarrartean pixkolteari buruz eta bertatik pottottarat. 

Bedi eta bego !


Utzi iruzkina: