Udako barnetegia

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2022-02-19 20:23

Udara da. Haikaturik naiz. Amentsetan entzun dut ahots bat erraiten baitzidan haikatu behar nintzela eta leihotik soz egon.

Udako barnetegian naiz. Atsaldea da. Irakasle naiz, baina atsalde honetan lanik ez. Atsaldeko eskolak bururaturik dira. Ikasleak baina errekarat joan ez. Hortxe dira, belartzean iduri baitute lan eta lan.

Taldean gehientsuenak neskak dira, eta gehientsuenak dira hor, eta biga ez, gaineratekoak papo-has, hain xuxen errekan pikarrai pulunpatzen direnak eta leheango edo gero egoiten.

"Haika mutil, jeiki hadi, zer oinon den mira hadi !" Zer ? Nor ? Jan-edanen ekarleak heldu berri. Herritik astean behin jiten dira. Egun, bikinia soinean jin ere. Izanez ere, nolako beroa ! Ziztuan banaiz haienganat.

Ez dira herriko pullitenak baina nik maitagarrienak ditut. Iragan aste hondarrean gurekin jin ziren aste hondar pasa. Logibar aldera joan ginen. Gauean, ikasleak eta bertze bi irakasleak Malerat joan ziren, gu hirurok aterpetxean baratu ginen eta amontegin bapo ibili ginen elkarrekin afalaitzinean, dutxatu eta afarian goseturik izanen ginen, hamikaturik, eta afalondoan kanpoan goxo, girgixbeltx eta xifa-xafak lagun  (kir-kir, txirri-txirri), baita kospei banaka batzuk ere, turistak, Parisekoak menturaz; noizbait ikasle-irakasleak agertuko ziren, ez sobera berant, alabaina biharamunean Holtzarterat joan beharra. 

Gai hun !

 

 


Utzi iruzkina: