Ezagutzak (I)

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2022-02-19 15:33

Amatxi hil egin da. Barda. Etxen hil ere, harendako ganbaran, bertako ohatzean. Begi bixtako zen sarri hilen zela eta nik banituen jinen zirenendako jan-edanak eskuraturik.

Udara da. Karrikan eguna ogarri, bero-bero.

Amatxi ohatzean datza, esku gogortuetan haren gizona, aitatxi, gaztezutuko bakantza batuetako hoteleko zabaltzan biluzik, zutik, hortzargi ageri zen argazki bat; lurrean bada bizpalau argizaiola eta paretan halako erretaula bere baitan hamaikatxo erle baitauka. Jin direnen arteko batzuk ganbran dira baina mundu bat bada egongelan, bertan jan-edanean, bertan mauka-mauka, dzanga-dzanga eta tar-tar-tar. Sukalde zaharberrituan ere bada multxo bat petit comitéan edo. Nik taldeño hau maiteena, neskarik ez bazen ere: lagunarte goxoa iduri zuen.

Mundu bat txandriako gizartekoa; izanez ere, amatxi bazen aski ezaguna irakur arloan; bazen, izan, irakur arloan irakurle porrokatu, beti ilustra eta ilustra; aspaldi honetan autxerdaraz Pierre Louÿsen L´île aux dames ari zen irakurtzen; hori azkena, azken-aitzinekoa Manuel de civilité pour les petites filles à lúsage des maisons d´éducation, berau ere autxerdaraz; haren aitzinekoa Josean Sagastizabalen Jolasean; haren aitzinekoa Aitor Aranaren Maitasun sua... Jane Eyre, Shalleyren Azken gizona... Aunitz, zahar-zahar izanagatik. Bizi irrikaz baitzen amatxi, kario bezain arraro. 

Amatxi hilik eta hainbat jende jin da haren ikusterat. Hainbertzenarekin, bi neskari ohartu naiz. Bi-biek bazuten halako uhaldun soineko beltz llaburra eta garkotxetik dilingo bikiniaren bularretakoaren lokarriak. Igarikagiarat joanen ziren segur gero.

Direlako bi neskok amatxi kide zen irakurle klubeko kide ere badira, gazteenak nonbait. Hemeretzira urte, gerorat jakinen bainuen. Idazle ere badira, autxerdaraz, eta beti dute idazki teiurik idazten, Quebeceko. Amatxi zenak haien testuak hartu eta eskuararatu, eta Gasteizen argitaratzen zituen, Alde Zaharreko muinoko ezker paretari hurbil dagoen irarkola ttipi batean.

Direlakook noizbait sukaldeko petit comité alderat joan dira eta ni jarraiki egin nitzaie, jarraiki eta elkartu, eta atsegin ninduten; nik haiek baino atseginago baninduten, ene ezenuste goxoa, baiki !

Amatxi hil eta Lizardi zait gogorat jin, ait´et´amen kaxete baten  Benito Lertxundiren kantore bat ere, izena ez baitut gogoan.

Laratzak badaki nolaz goxatu den amatxi haren aitzineko kanapeetan. Gizona, aitatxi zena, biga-bostetan teiutu zuen; aitatxi poz-atseginez amatxi halako; amatxik bizpalau maitari jokatu zituen, berauek hainbertze aldiz hura gainkatu, eta guziek elkar xikokatu.

Direlako bi neskatxoi lotu naiz; haiek, baizik eta igarikagiarat joanen nintzen haiekin bertze noizbait, edo urtegirat, errekarat. Nik ua, ua eta ua, erran nahi baita, bai, baiko, baietz. Handik astebeterat joanen ginen elkarrekin, norat eta urtegirat, eta bertan erranen zidaten eian ibiltzerat joanen ginen, ni soinean bainujantzia eta haiek biluzik, abiaduran sagarbixtero eta jendea bakanduko zelarik popabixtero, tongak baizik ez soinean, baita kasketa eta ekitako begi lagunak; eta jende gutti iraganen zen noizbait, eta haiek bikiniaren kulota erauntzi eta eskuratu eginen zidaten,e ta jende gutti iraganen zela salatu dut eta jende hau oro neska, eta agur eginen genion elkarri, eta eni beha bai baina oroz gainetik bi llaguntsei, eta ni pozik, pozik bertze neska horiek ene bi neska hauek bizluzgorririk hola harat eta gero hunat ikusiko zituztelakotz. Hortakotz. Eta ni txotxoa haikaturik. "Haika, mutil" ez, baina "Haika bekik, mutil, edo dakiala, mutil!".

Jin nadin oraikorat. Hori guzia gerorat agituko zen, baina bardako gaua llabur agitu zait; izanez ere, lo bainintzen; gaua zohardi, epela, leihoetan mutxurdinak eta teilatuan katu bi izaiten diren horietarik.

Garbi zen maitagarri bikote horrek gogatu egin ninduela, bertze jende bat ere bazela bezain garbi eta guziei eman ahala eman behar. Berexi egin nintzen, beraz. Bertze botoila bat arno zabaldu nuen, Bastidakoa, kooperatifekoa, Erremellurikoa agorturik.

-Aizak, komunetarat joaki gaituk. Non da ? Lagunduko ?

Komunetarat joahn ziren eta lagunt nitzan nahi. Nik artean banuen godaletean Erremelluriko xorta eta edan egin nuen, ikimilikiliklik.

-Zatozte ! Etxearen bertze muturrean dun, sotoaren ondoan. Hor asotsik ez. Ohartuko zarete. Halako ixiltasuna, edo azantza urrun, ez hurran.

Ondokoa guziz dut gogoan, noiztenka ere errepikatuko baitzen haien llaguntsa zenbait elkarturik.

-Non hintzen, tto ?-amak jendartzerat itzurlirik.

Urtegirat joan ginelarik, artean banuen murtxa-herexa lepoan.

Amatxi maitea, bego berori non-nahi !


Utzi iruzkina: