Amontegin
ETBk Amontegin deitu saioaren lehen saioa gaur dugu, teleberriaren ondotik. Sexu atseginari buruzkoa izanen da. Asmoa da sexua baserriko lekurik gordeen eta ilunenetik argitarat ez ezik, sexu bidezko atseginaren hedatzekoa ere. Asteazken gau oroz izanen da. Orenbeteko izanen abantxu. Aurkezleak Iparraldeko bi neska izanen dira, Akizen bizi baitira, bertan ikasle eta batean lilitxo edo ailart izanak. Eskuara atxiki egin dute eta ezin hobeki egiten, xarmanki. Lehen saioa goigoiñoari buruzkoa da, klitoriari buruzkoa, alegia. "Nafarrilarrak" du izena lehebiziko saioak. Bigarrenean intziriez ariko dira eta "Oihuxkak" du izena; hirugarrena bertso puxka erotikoez, eta hola saioa desagerrarazi arte. Badute bat Arabako urtegietan egina, Albinan eta Arranguan, alegia, bertan bertako biluzleekin ariko dira, gure bi aurkezleak ere biluzik, bixtan dena. Alderdiko ponteigelek edo eskuindarragokoek halako batzarrean agindu ezik, saioa luzarako da, ori. Ein ze debru.
Igaran egun batez, halako saioa ikusi nuen okzitanieraz. Aurkezleak ere baziren neskak, Bi nesk´eder: bata zelulitis pixkatekin eta bertzea tripontzi xamar, erran nahi baita, nik gogokoen ditudan tankerakoak. Lehen saioa pornografiari buruzkoa izan zen, argiak aunitz, ilunak guttitto; bigarrena artegintzaren erotismoaz eta hirugarrena eskualdunoz, eskualdunoz ari izan ziren. Asko jende agertu zen, hala nola, Bastidako, Gasteizko, Iruñeko, Sartagudako... Ezinago interesgarri saioa. Laugarren saioa Erlisionearen baitako atsegaleen aurkakoak eta horiek nolaz uzkail. Eta holako saio buterrago edo gehiago.
Bo, hurrengoan haboro, edo Erronkari ibaxeko adxkide batek derasana: obro.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: