Ezin hobeki gainkatu berri itxuradun
Ezin hobeki gainkatu berri itxura badut karrikan, eta lanera noa. Eta halako itxura baldin badut bada zinez ezin hobeki gainkatu nautelakotz herenegunago Alde Zaharrean ezagutu eta gogatu nituen morroiek, bi morroiek. Udan ere ukaiten ohi dut ezin hobeki gainkatuberri itxura, Alade Zaharrean hola ibiltzea laket. Neguan, aldiz, guttitan. Neguan nahiago etxen baratu ilustra eta ilustra. Halarik ere, atera ere egiten naiz. Beti Alde zaharrean, Bodegoian, Hala Bedin, Rochen, Mesoian, zaldi Zurian... Gazte naiz, sasoiko, hortzaginak osasuntsu, irrikor, begi argiak, billoa holli... Zelulitis poxi bat, zipote xamar, lerden, lirain, airos... Zernahi badut eta ez naiz nolanahiko.
"Gaur zineman izan naiz. Bertatik atera eta afaldu. Filma autxerdarazkoa zen; bizi-biziki maite dut autx edo frantximenten zinemara. Gero, usaian bzala, Alde Zaharrerat eian ze berri, eian zer-nolako saldoa dagoen gaur. Lehen abendua da eta ez dut uste atarramendu onik izanen den. Etxen musu-huts sartuko naizelakoan naiz, eta musu-truk lotuko nitzailearik ere. Bo, ze debru, jai. Gaur gogorik ez, ezin gainkatuzko mutilez zapart. Tranbiara hartu eta etxerat. Hobe nuke, ori." halakoa idatzi dut segapotoan tranbiara jin arte. Etxen sartu baikoz, berogailua izeki, pikarraitu, hozkailutik ürresagar ura hartu, kanapean zapi zuritan txit bero ezarri, telebirtzan zerbaixka hautatu -Bakarrik gauean hasi behar zen- eta goxo-goxo hasi naiz senditzerat, eta halaxe sendi naiz gau osoan. Kanpoan lankarra. Bikote bat etxerat johan zen, norat baina halako oren txikietan ene txandrian ? Arras ongi egin dut etxen sarturik. Lo, begiak hetsirik, lo, Jose Sacristan lagun (filma badut, baita Gainditu Gabeko Ikasgeia). Goigoiñoarena jotzeko gogorik ez... Gainkatu berritan banintze !... A, nolako loa egiten nukeen !... Eian amentsetan zi-ezkurrak ukanen ditudan, hezurrak, bertzenaz...
Aments on !
Iruzkinak
Utzi iruzkina: