Urruxunak
I
-Iragan egun batez, joaki nintzen Iruñetik Gasteiza eta kanpoaldeko putetxeetarik baten parean baziren bi neska eta hartu egin nituen. Ez ziren lilitxo. Nik gogoan erabili nuen haiek gogoan erabili zutela nik uste nuela haiek ailart zirela. Baina ez ziren, zakua ekarki zuten bizkarrean. Halako gazteak ziren. Hainbertzenarekin, ohartu nintzen lilitxo edo ailart ez, baina aktoresa teiu horietark bazitezkeela, eite bazuten, ukan, aktoresa porno gazte horietarik, zernahi egiten duten eta dieten horietarik, geroa ikasketa eta guzi segurtatua duten horietarik.
"Bidean txizestu agertu eta Agurainen baratu ginen. Bidenabar, turrustako bana hartu genuen, eneak alkoholik ez baina. izanez ere, udara zen, txoil gorri.
"Bideari lotu ginen. Galdegin zidaten eian larru-hasekoa erauntz zezaketen, nik ua, baiko, eta erautzi egin zuten; ez ziren, baina sagarrak agerrean baratu, bikiniaren bularretakodun baizik. Halarik ere, soinean larru-hasekoa, berau baitzen uhaldun, arrunt opagarri zeuden, haiekin alberdanian ari izaitekoak.
"Kanpoan artean zizpiltzeko beroa bagenuen, askitto sartzen baitzen otoan.
"Gasteiz ikusi egin genuen. Sarri erranen genion elkarri adio. Hartarat, kito honen ongi egoitea. Bai baitziren pullit plaxentak. Ifernuko bidea da handi, nasai eta plazent eta neska horiek eni plazent zitzaizkidan, Kixmiri Kanako ezteietan ura ttantta bilakaraztea bezalaxe.
II
-Ikasle naiz. NUPen ari, bertan Euskal Filologiara. Dena gainditu dut irakurri beharreko liburuetarik batto izan ezik. Hain xuxen, Garoa ez dut irakurri eta buruileko eginkizun. Buruilean irakasleari kondatu eta hartze omen dudan bikaina ene. Eta uda on !
"Gasteiza arribatu eta eian non nahi zuten. Bazekiten. Gasteiz ezaguna zuten. Ud´oroz jiten omen dira, lagun batek gonbidaturik. Lakuan nahi zuten, "Txemaren ostatu ondoan". Nik ez nekien, ez bainaiz babazorro, eta berek ninduten gidatu. Lakuan da, Telefonikatik hurran. Sekula santan ez barride horretan. Dena den, merezi du; tranbiaren baraleku batetik bada halako auto pausagia. Heldu den urteko bestetan, hortxe utziko dut otoa, tranbiara hartu eta ziztuan Gasteizen. Halaxe eginen duket.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: