No es No delakotik Ná es Ná delakorat
Etxe baterat joaiten naiz ikuzterat. Orenbete pasatxo emaiten ohi dut. Egi-egia erran, deus gutti egiten dut; izanez ere, oro aski garbi izaiten da, askitto. Udan, gainerat, denbora luzea emaiten dut zabaltzan, etxe horrek halako zabaltza nasaia baitu eta udan hamarretarik has, ekia galda, ongi dzinkatzen du. Hartarat, ekitzoltzean egoiten naiz luzaz, pikarrai, arazorik ez. Etxeko ezein ez da agertzen bazkadu artio eta ni eguerdian husten ditut lekuak, eguerdi eta erdietan berant-berantenez.
Aitzineko egunean, gizonaren liburuak baziren erdi-erdian eta zokoratu egin nituen. Hainbertzenarekin, tarteko paperño bat erori egin zen, bildu eta ezinbertzez irakurri behar, deika hasi baitzitzaidan...
"...Noizbait, baina, ohartu nintzen nik eragiten ez banion, kasu mikorik ez. Ondoko utean ez nion eragin; zera pentsatu nuen: Nahi badu, jin eginen duk, nahi ez badu, ez. Ez duk jiten, ez dik nahi. Pankartara izaitekotan, bazuan No es No, eta orai Ná es Ná. Jai. Emaztea nirekin ja-jai, lekat harat joaiteko, bertatik itzultzeko, honen joaiteko, haren bertatik ekartzeko... haserraldien jasaiteko... Larrutako ez nik ikusten, gaineratekoetako, aitzitik, bai. Eta sekula santan ere ez da gu, guk, baina ni, nik. Atseginez goxatzeko beti arazo, nekeen jasaiteko arazorik ez; gaizki bada, zein nahi nekeren jasaiteko prestik; gaizki bada, zein-nahiren atseginez goxatzeko poxelu. Putxas !
Gehiagorik bazen, baina utzi egin nuen: ekia bazen zabaltzan eta bertarat jalgi nintzen. Ez nintzen pikarraitu, halaxe bainengoen, halaxe betetzen baitut eginbidea, eta ezin hobeki, zabaltzan bezala, ezin hobeki. Badut bi oren eta liburu-komikiak etorri ditut; komikietan, Druuna, berau maitale batek maite-maite baitu, eta liburuetan Frankenstein, lehenbiziko eskutitzean naiz: idazlea hotzari buruz eta ni, aitzitik, hemen, zabaltzan, zabaltzako etzangu batean, ekheerritan goxo; bake-bakean, nahikara (ez kalapitaren batean sarrarazia, ahalara). Beharrik !
Ezin hobeki, ba.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: