Lilitxo usaina nonbait
-Hauxe usaia, to !
-Ze, ba ?
-Dutxatu haiza ?
-Prefosta !
-Halarik ere, lilitxo usaina baduk egun ere.
-Zenbatekin ibili ?
-Bizpalaurekin segur.
-Jes ! Ez dituk guttitto, tto. Apoa, apokume !
-Bo...
-Ez dakika zer erran ?
-Ez zaiguk gaizki iduri, baina ez ekar, gero, txotxito, haien usaia lanerat.
-Edo har lurrina, bederen !
-Eijerrak zirena !
-Gu baino eijerrago ?
-Gu bezain maitagarri ?
-Ziek bezain maitagarri, ori !
-Zaila, gero, gu ezinago maitagarri baikara, eta honek bazekin.
-Lanetik atera eta igerilekurat jinen ?
-Sagarrak agerrean izanen gituk.
-Uretarat ere...
-Uretarik bustirik...
-Edo bihar, bihar ere joanen.
-Ez, egun ongi.
-Hi gu baino lehenago jaliren haiz. Bidean bilaka joanen gitzaizkik.
-Akort.
-Jo zak idiarena harat aitzin !
-Bai horixe !
-Jai, bertzenaz.
-Ez duk atxikitzen ahalko !
-Komunetarat joan behar !
-Eta ez preseski pixa egiterat !
Kar-kar-kar, kur-kur-kur, ha-ha-ha, hi-hi-hi !
-Nik estreinatu eginen diat. Ene bikini berria koloredun duk, bularretakoa triangelu gisakoa, errezeldun, eta kulota aldeetan xingoladun. Noizbait entzun nian halakoxeak dituala laket.
-Baiki !
-Ederki. Goiz on !
-Goiz on !
-Goiz on !
- Orobat !
Lankideak neskak ditut, oro neska. Zein baino zein maitagarriago oro. Bertze eskola baterat joateko parada banuen eta baliatu ez. Halarik ere, geurtz, batto joanen da, eta bertze zenbaitek badute joateko asmoa; hori guzia agituko delarik, haien ordain zein izanen den, lekutu eginen naiz, edo ez. Batek jakin !
Iruzkinak
Utzi iruzkina: