Irla handi eta gazteena da, irla multzoari izena ematen diona. Aurpegi ezberdin asko ikusi dizkiogu: Arroka beltz iluneko kostaldea, olatu arroekin hegoaldean, hondartza gabeko belar, harri eta koralezko itsasora sarrerak, ilargia diruditen bolkan berrien krater gorrixka zein berdeak eta hare txurizko hondartzak. Landaretzak hegoaldean oso indartsua izaten jarraitu zuen, baina laba mihietan kimometro luzeetan paisaia latz eta beltza besterik es zen ageri. Laba gazteak oso, bertako adinduek esan baitziguten orain ur termalak dauden tokian nola arraiz ...
Esana ziguten irla hontara joan behar genuela, eta kostata lortu genuen hara iristea, baina hantxe ginen. Kauai irla txikian bakarrik ibili izanaren sentsazioa izan genuen. Izan ere iparraldeko kosta ezaguna izanagatik pandemiaz geroztik pertsona kopuru zehatz bat bakarrik pasa daiteke toki eder hontara egunean. Ikusi baitzuten bisiten murrizketarekin koralak nola egin zuen hobera eta ondorioz arrainak eta dortokek. Etxe ondoko hondartzan irtetzen zen eguzkia eta bertan deskantsatzen zuten Hawaian Seal-ek. (Ikusten dozue?) ...
Jende gehien bizi den irla da, bertan daude Honolulu eta Waikiki Beach hegoaldean eta North Shore eko waimea Beach eta Pipeline famatuak iparraldean. Oahun lagunak egin genituen eta afaltzera gonbidatu gintuzten eta beraien historia kontatzeaz gain Oahuko leku sekretuetara sarrera eman ziguten beraien lagunen bitartez. Beraiei esker ikusi genituen nahi haina dortoka iparraldean eta Izurdeek bisitatzen duten hondartza mendebaldean. Mendebaldean kaleko kanpamendu asko dago, egoera zaurgarrian dauden pertsona asko, han metatz...
Aloha Ez genekien zer aurkituko genuen irla horietan, entzundako denak medioetatik iritsitako informazioak ziren gehien 60. Hamarkadako turismo Amerikarraren oiartzuna.. eta ez genuen zuzenean irlak ondo ezagutzen zituzten gertuko lagun asko. Polinesiarekin eta bertako kulturarekin guztiz maiteminduta genden fase horretan, eta jatorri kultural berdineko herrialdera joatearekin pozik geunden, hizkuntza eta tradizio beretsuan jarraituko genuelako, hala ere susmoa genuen kulturatik gutxi aurkituko genuela bizirik Estatu Batuetako Polinesian. Irakurri genuen nola Polinesian ibi...
Egunean batazbeste 2 bainu luze egin ditugu uretan 60 egunetan zehar. Itsasoa izan da gure bidaiako protagonista eta lendik maite genuena oraindik gehiago zaindu eta maitatzeko gogoa piztu zaigu. Uretan sensore eta bonbaren arteko konexioa eten egiten da. Eta sensoreak ez digu informaziorik ematen. Ez dakigu azukre nibelak nola dauden. Horrez gain, uretan hipogluzemia sintomak antzematea zailagoa omen da, eta uretan gorputzak azukre asko kontsumitzen du. Guzti horrek momentu arriskutsuak bizi izateko aukerak haunditzen dituelarik. Uretan sartu aurretik azukre tend...
Atoloia. Lehenengoz mapan ikusi genuenean ez genuen sinetsi horra joan zitekeenik. Irla bolkaniko zaharra da Rangiroa, koralezko eraztun bihurtua. Bisitatutako irletan zaharrena. Bolkana erabat ondoratuta, arrezifeak soilik iraiten du itsasgaiñean, arrakalatutako eraztun baten forma hartuz. Kokoak, bananak, oiloak, txakurra eta 10 kmtako porlanezko errepide bat itsaso Barearen erdian, horixe besterik ez dago bizileku hontan. Baina sekretu haundi bat gordetzen du eraaztunaren arrakaletan sortzen diren itsaso zabala eta eraztun barruko lagoon en artean sortzen diren...
Beste irlen kasuan ez bezela, hemen bagenuen irlaren irudi bat sortua. Bolkan eta irlei buruzko dokumentaletan sarri ikusi baikenuen bere geografia ederra eta lagoon famatua. Hegazkinak beste era bateko irla erakutsi zigun ordea… edertasun eta lasaitasunaren ongietorria eduki beharrean, haize urakanatuek lehen lurreratze saiakera oztopatu ziguten… Minus zoom egin nuen nere irudimenean eta gure hegazkin txikia pazifiko erdian kokatu nuen, azpian geneukan lur txikian lur hartu ezinik.. ufff.. ama ondo? …bai bai… lasai. Snorkelar...
Egunero ikusten genuen irla, bere atzean ezkutatzen baitzen eguzkia gauero. Ederra zela eta bertan gau pare bat pasatzeko aukera suertatu zitzaigun eta Ferria hartuta joan ginen. Arrezifeko austura bat baliatuz sartu zen itsasontzia badia aldapatsu batean, ur gardenezko porturainoa, landaretzaz gainezka zeuden malda bertikalek zelatatzen gintuzten bitartean. Marrarik marraztu gabeko karretera bakarrak ematen dio buelta bihotz formako irlatxoari, alde batean mendia eta bestean itsaso urdina hare txuriarekin bidaiatzen genuen. Eta urazpiko bizia ere gainezk...
Tahiti Frantziar polinesian irlarik jendetsuena da. San Franciscotik etorritakoan herri txiki bat zela iruditu zitzaigun arren.. Ia Orana erabiltzen da agurtzeko Polinesian eta Kia Ora Zelanda Berrian. Mahori kulturaren oinordekoak denak.Belauntzi txikietan etorri baitziren Zelanda Berritik Haize Aliseoei jarraiki, itsasoko nomadak denak eta nabigatzaile aparten herria da polinesioena. Izarrei begira bidaiatzen zuten, hego hemisferioko izarrei begira. Zein ederra den zerua ezberdina denean.. Ez genuen uste izarrak beste era batera jarrita daudela jab...
Emmenez-moi au bout de la terreEmmenez-moi au pays des merveillesIl me semble que la misèreSerait moins pénible au soleil Eta bagoaz!! urrutiago joan ezin den tokira. Millaka lur zati txikiz osaturiko herrialde batera. Ozeanoak banatu beharrean batu egiten dituen irlatxoetara. Mohana. Disney-en pelikulak erakutsi zigun tokira, eta gure begiz zein benetakoa den ikusi dugunarte, ulertu ez dugun edertasunera. Mohana, itsasoa. Ez dakit horren ederra den edo ederra dena erakutsi diguten dena bertan dagoelako gustatzen zaigun hainbeste, ...
Joder, ze susto eta ze estres egoera. Aber nola eboluzionatzen duen kontu horrek hurrengo ataletan.
Joe, ba diabete-kitak eta buzeoko materialaren ondoren barruko erropa eta bi kamiseta, ala?