Tahiti
Tahiti
Frantziar polinesian irlarik jendetsuena da. San Franciscotik etorritakoan herri txiki bat zela iruditu zitzaigun arren..
Ia Orana erabiltzen da agurtzeko Polinesian eta Kia Ora Zelanda Berrian. Mahori kulturaren oinordekoak denak.Belauntzi txikietan etorri baitziren Zelanda Berritik Haize Aliseoei jarraiki, itsasoko nomadak denak eta nabigatzaile aparten herria da polinesioena.
Izarrei begira bidaiatzen zuten, hego hemisferioko izarrei begira.
Zein ederra den zerua ezberdina denean.. Ez genuen uste izarrak beste era batera jarrita daudela jabetzeko gai izango ginenik. Baina bai, zeru “berezia” nabaritzen da.
Hegoaldeko gurutzea eta Eskorpioren buztana..(Mauiren Amu Magikoa)
Maui oso jainkongarrantzitsua da hemen, Polinesiako herriak Mauik irlak lurrazpitik atera zituela kontatzen baitu, bere anzuelo magikoarekin, bidaia honetan oso presente egon da gurean..
Ukelelearen doinu lasaiak erritmoa jeisten lagundu digu egunero
Surf a oso famatua da irlaren hegoaldean
Tahitin ginela polinesiako kultura ezagutzeko aukera paregabeka suertatu zitzaizkigun. Naranjen festa eta Haeva jaialdia tokatu baizitzaizkigun parez pare, eta bertako herri kirolak eta dantzak ikusteko aukera paregabea euki gendun.
Kokoa lantza batekin ea nork gehiagotan jo,
Harri jasotzea, eta ea nork azkarren 200 bat koko prestatu.
(Zabaldu, azala kendu, koko barrukoa bildu eta azalak ere txukun jarri),
estropadak, emakume zein gizon zein emakume izatea erabaki duten gizonek hartu zuten parte joku denetan.
Oso ederra horren kultura zaharra horren bizirik ikustea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: