Kauai
Esana ziguten irla hontara joan behar genuela, eta kostata lortu genuen hara iristea, baina hantxe ginen.
Kauai irla txikian bakarrik ibili izanaren sentsazioa izan genuen.
Izan ere iparraldeko kosta ezaguna izanagatik pandemiaz geroztik pertsona kopuru zehatz bat bakarrik pasa daiteke toki eder hontara egunean. Ikusi baitzuten bisiten murrizketarekin koralak nola egin zuen hobera eta ondorioz arrainak eta dortokek.
Etxe ondoko hondartzan irtetzen zen eguzkia
eta bertan deskantsatzen zuten Hawaian Seal-ek.
(Ikusten dozue?)
Urjauziak nonahi agertzen ziren, eta landaretzan ozta ozta zabaltzen ziren bideak. Ederra zan landaretza ezberdinetaz jabetu eta lora ultrasofistikatuak edonon usaintzea.
Ur jauzi honen azpian, putzu freskoan bainatu eta hain goitik erortzen zen euri zaparrada aurpegian sentitu ahal izatea oso berezia izan zen. Ur jauziaren atzean Mogliren atea bilatu genuen, txikitako toki magiko horren bila.
Ez bat ez bik, bost dortokek egin ziguten ongietorria babesturiko hondartzan, egun epikoari amaiera emateko.
Natura basati honek eta Waimeako kainoiak eszenatoki paregabea eman zion Jurasic Park pelikulari.
Basatia gogoraraziko digu Kauaik gure oroimeneko argazkian.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: