Tipo 1 Bonba gabe

munduaribira 1456151679162 2daia, 2zitza | 2023-08-06 19:31
1 1

Tipo 1 Bonba gabe

 

Zer gertatzen zaio Tipo 1 duen pertsonari?

Diabetes tipo 1 daukan pertsonaren pankreasak ez du insulinarik jariatzen. Eta Insulinaren funtzioa gorputzean zelulek azukrea jan dezaten (azukrea, kabohidratoen sintesitik eta azukretik zuzenean lor dezake gorputzak) zelularen atea zabaltzean datza.

Ondorioa:

Insulina gabe zelulen ateak itxita egongo lirake eta jandako azukrea odolean geldituko litzateke.

Nola kudeatu?

Zelulen atea zabaltzeko insulina sartu behar zaio gorputzari.

Nola sartu behar zaio?

Gaur egun, injekzio subkutaneo bezela sartu dezakegu. Egunean 7 bat aldiz. Bazkalorduetan insulina azkarra eta goiz ta gau insulina motela.

Zer eragiten du insulina kanpotik sartzeak?

Insulina kanpotik sartzean kontuz ibili beharko gara, izan ere insulina gehiegi sartuz gero (hau pankreas batek ez luke egingo) odoleko azukre kopurua gehiegi jeitsi dezakegu, eta hipogluzemia bat sortu. Hipogluzemia egoera harriskutsua da eta urgentziaz konpondu behar da (gorputzari azukrea emanez), ez ordea hipergluzemia (azukre gehiegi egotea gorputzean, hau luzera da kaltegarria)

 

Bonba

Kateter baten bidez gorputzera insulina jariatzeko gai den gailua da.

Azukrearen kontrola eta kudeaketa egiten asko laguntzen du bonbak.

Batetik egunean 7 ziztada ekiditzen dizkigu eta bestetik zenbat insulina sartu behar dugun kalkulatzen laguntzen digu. Gauean zelatan egoten da eta abixuak ematen dizkigu, eta oso konserbadorea da insulinaren jarioan, tendentzien arabera hipogluzemmiak aurrikusteko gai delako.

 

Hemen kontatu nahi nuen zer suposatu digun bonba gabe egoteak.

 

Gainera ez genituen ziztada guzti hoientzat orratzik ekarri eta Yosemitera bideanpharmazian esan ziguten errezeta behar dela EEUUtan horiek lortzeko. Baina salbuespen bezela eman zizkigun.

 

Bidaian jatekoa eta gorputzaren mugimendu maila kontrolatzea zailagoa da errutina gabe, eta hasieran ( San Franciscon) ez genuen asmatzen gluzemien kontrolarekin. Baina berrikasi dugu!

 

Hauek dira etxetik irtetzean gurekin daramatzagunak, beraiek gabe ez goaz inora ;)

Dena dijoa arraintxo hontan + gorputzera lotuta dijoan sensorea

 

Arrantxoan daramaguna

Insulina boligrafoa (ezin da eguzkitan utzi) bere badaezpadako orratzarekin eta azukrea. Azukre hauen plastikoa oso impermeablea da eta snorkell egitera eraman daiteke.

Azukrea odolean nola dagoen jakiteko gailua. Sensoreak balio subkutaneoak ematen dizkigu eta batzutan odoleko balioa behar izaten dugunean erabiltzen dugu.

 

Hipogluzemia gogor bat izanez gero, konorte gabe gelditzeko harriskua dagoela esan dugu.

Kasu horietarako erabiltzen da Glucagol-a

Orainarte frigorifikoan eduki behar zen eta orratz haundi bat zeukan. Guk daramagun formato berri hau sudurretik sartzen den hauts bat da.

(Momentuz, bi urte hauetan, ez dugu erabili behar izan)

 

 

Eskerrik asko honaino iritsi zaretenoi, gure egunerokoa ulertzeko ahalegina egiteagatik.

Mersi!

 

 

 

Oier Araolaza 2023-08-31 10:21 #1

Eskerrak zuei azalpen guzti hauengatik, diabetes tipo 1 zer den azaltzeagatik eta horren kudeaketa eta behar dituzuen gailu guztiak ulertarazteagatik. Latzak zarete!


Utzi iruzkina: