Monterey Bay
Monterey Bay
Mendian egun asko ez genituen arren, egun bat kendu genion Yosemiteri Monterey ko badiara juteko, googlemaps en erruz.
Mapan itsasoko arrakala erraldoia ikusi genuenean, pentsatu genuen, hor Big Suff egongo zala eta halaxe zela esan zigun berriz google-ek. Beraz, wifi bat arrapatu eta itsasontzian ugaztun haundien bila joan ginen.
Lurreko zuhaitz haundienak ikustetik, Itsasoko izaki haundienen bila.
Ederra benetan Humback balea honekin partekatu genuen unea. Berriz Ozeanoaren handiaren zaintza zein garrantzitsua en ulertu genuen, zein zaurgarri dauden ugaztun haundi hauek gure kutsaduraren aurrean..
Eta Monterreyko badian, Santa Cruz etik ere pasa ginan bide batez, California Beach esperientzian murgilduz.
P.D: lo egin genuen kanpinean flipatu egin genuen autobus-karabanekin, eta bertan zekartzaten jostailu guztiekin.. ibilgailu elektriko etab… berriz ere erraldoaiak!
Iruzkinak
Oier Araolaza 2023-08-31 10:15 #1
Oooo, baleak... Bai, herrialde erraldoian dena xxxxl, zuhaitzak, baleak eta autokarabanak! Gure susto handiena lehen aldiz errepideak kotxe bat autobus-karabana baten ipurdira pegatuta ikusi genuenean. Zertan ari da hori, istripua izango du!. Konturatu ginen arte autobus-karabanak erremolkatzen zuela kotxea... Gero ohitu ginen horrelakoak ikusten.
Utzi iruzkina: