Moorea

munduaribira 1456151679162 2daia, 2zitza | 2023-08-16 19:29
1

Egunero ikusten genuen irla, bere atzean ezkutatzen baitzen eguzkia gauero.

 

Ederra zela eta bertan gau pare bat pasatzeko aukera suertatu zitzaigun eta Ferria hartuta joan ginen.

 

Arrezifeko austura bat baliatuz sartu zen itsasontzia badia aldapatsu batean, ur gardenezko porturainoa, landaretzaz gainezka zeuden malda bertikalek zelatatzen gintuzten bitartean.

 

Marrarik marraztu gabeko karretera bakarrak ematen dio buelta bihotz formako irlatxoari, alde batean mendia eta bestean itsaso urdina hare txuriarekin bidaiatzen genuen.

 

Eta urazpiko bizia ere gainezka ari zen bien bitartean.

 

Burua sartu orduko bi marrazo eta  raia bat ikusi genituen ur azpian...eneee!! ez genekien, aurrera jarraitu ala korrika atera!

Ondorengo egunetan drift dive egiten jardun gendun ta dortoka eta koral bizi bizia ikusi genituen korronteak bultzatzen gintuen bitartean. Igeriketako bollari esker denok elkarrekin ikus genitzakeen urazpiko arrai eta landarreak.

 

Eta piskat urrunago:

 

 

Han agertuko zitzaizkigun marrazo eta raiak nahi haina!

 


Bestalde mendietara gehiago urbiltzeko aukera ere eman zigun Mooreak, eta hori bai sorpresa! Hor ere bizia bor bor!

Berdea non nahi hazten zan koloretako lore sofistikatuek kolorea ematen zioten paisaian.

 

Cook kapitain famatuak 1778.urtean aurkitu zuen irla honek resort mundutik kanpo erakusten zuen benetako arima polinesiotik bazuela.Irla nagusian ikusi genituen Herri kiroletan ere nagusi izan ziren eta jende gehien urbildu zuten irlen arteko norgehiagoetara animatzera.

 

Allez Moorea! Allemaio! Faitaito!


Utzi iruzkina: