Hawaii

munduaribira 1456151679162 2daia, 2zitza | 2023-08-27 06:16

Aloha


Ez genekien zer aurkituko genuen irla horietan, entzundako denak medioetatik iritsitako informazioak ziren gehien 60. Hamarkadako turismo Amerikarraren oiartzuna.. eta ez genuen zuzenean irlak ondo ezagutzen zituzten gertuko lagun asko.

Polinesiarekin eta bertako kulturarekin guztiz maiteminduta genden fase horretan, eta jatorri kultural berdineko herrialdera joatearekin pozik geunden, hizkuntza eta tradizio beretsuan jarraituko genuelako, hala ere susmoa genuen kulturatik gutxi aurkituko genuela bizirik Estatu Batuetako Polinesian.

 

Irakurri genuen nola Polinesian ibilitako James Cook bera Markesas Irletatik etorritako Polinesiar (400. Urtean) Hawaiarrek hil egin zuten, berak Hawaiko erregea bahitzea agindu zuelako. (1779. Urtean) Ondoren etorritako misiolariek eta arrantzaleek ekarritako gaixotasunek sorturiko izurriteek, Hawaitarren %70 -a hil zuen 50 urtetan, eta  Polinesian bezela debekatu egin zituzten hizkuntza eta dantza eta emakumeei bularrak estaltzeko agindu zien. Ahozko trasmisioan oinarritutako kultura zenez, informazio asko eta asko betiko galdu zan. Geroago  Estatu Batuetako negozio gizonek azukre plantazioak jarri zituzten (1876) eta  goi karguek irlako lurrak erosi zituzten, irlara eskulan merkea txina eta Japoniatik ekarri eta gero.

 

Gaur egun Hawaien populazio oso ezberdina bizi da. %20 soilik dira Hawaiarrak, eta beste horrnbeste dira Txinatarrak, Japoniarrak, Kaukasikoak eta Filipinarrak.

 

Aurrikusi bezela Hawaiar kulturatik aztarna gutxi ikusi genituen bizirik, dantza, show folkloriko gixa, leku izenak eta toki sakratu gutxi batzuk.

Bidaian egindako lagun polinesiarrak esan zigun bezela:

 

"It is Polinesia without coconuts"

 Hizkuntza eta tradizioa berpizteko lana hnadia egiten ari dira beraien herriaren alde aborigenak, Aloha

Urritasunetik gentozelarik, Estatu Batuetako supermerkatu erraldoiek inoiz baino inpresio gehiago eragin ziguten, baita sortzen zen plastiko zaborrak ere.

 

Laburbilduz, San Franciscoko kultura Amerikarra ikusi genuen Hawaiin, Polinesiako landaretza eta paisaian txertatua.


Utzi iruzkina: