Oahu

munduaribira 1456151679162 2daia, 2zitza | 2023-08-27 06:53

 

Jende gehien bizi den irla da, bertan daude Honolulu eta Waikiki Beach hegoaldean

 

 

eta North Shore eko waimea Beach eta Pipeline famatuak iparraldean.

 

Oahun lagunak egin genituen eta afaltzera gonbidatu gintuzten eta beraien historia kontatzeaz gain Oahuko leku sekretuetara sarrera eman ziguten beraien lagunen bitartez.

 

Beraiei esker ikusi genituen nahi haina dortoka iparraldean eta Izurdeek bisitatzen duten hondartza mendebaldean.

 

 

Mendebaldean kaleko kanpamendu asko dago, egoera zaurgarrian dauden pertsona asko, han metatzen dira hondartzetan. Asko eta asko jatorriz Micronesioak dira.

 

Estatu batuetako gobernuak Micronesian Bikini atoloian froga kimiko eta nuklearrak zituzten 1956 urterarte eta ondorio latzgarriengatik Estatu batuetan Dohaineko asegurua daukate. Asko eta asko onura horren bila etortzen oman dira, lanik gabe hondartzetara bizi hobe baten bila.

 

 

Hare txuridun hondartzak bisitatu genituen, saltoak egin genituen harkaitzetatik, eta hemen, orainartekoan baino oraindik eta landaretza indartsu eta basatiagoa aurkitu genituen. Hosto erraldoieko behe landaretza zuhaitz enborretan gora ta gora igotzen zen kiribilduta, zuhaitzek hostoez gain usai ederdun lora pila bat ematen zituzten bitartean. Loren edertasunekin txundituta gelditu ginen.

 

 

(Agian sarrera berezi bat egin beharko dut lorentzat)

 

Pina frexkuak eta laguntasunak uzten duten zapore goxoa izango du Oahuk guretzat aurrerantzean.

 


Utzi iruzkina: