Tipo 1 Bonba gabe Zer gertatzen zaio Tipo 1 duen pertsonari? Diabetes tipo 1 daukan pertsonaren pankreasak ez du insulinarik jariatzen. Eta Insulinaren funtzioa gorputzean zelulek azukrea jan dezaten (azukrea, kabohidratoen sintesitik eta azukretik zuzenean lor dezake gorputzak) zelularen atea zabaltzean datza. Ondorioa: Insulina gabe zelulen ateak itxita egongo lirake eta jandako azukrea odolean geldituko litzateke. Nola kudeatu? Zelulen atea zabaltzeko insulina sartu behar zaio gorputzari. Nola sartu behar zaio? Gaur egun, injekzio subkutaneo bezela sartu dezakegu. Egun...
Monterey Bay Mendian egun asko ez genituen arren, egun bat kendu genion Yosemiteri Monterey ko badiara juteko, googlemaps en erruz. Mapan itsasoko arrakala erraldoia ikusi genuenean, pentsatu genuen, hor Big Suff egongo zala eta halaxe zela esan zigun berriz google-ek. Beraz, wifi bat arrapatu eta itsasontzian ugaztun haundien bila joan ginen. Lurreko zuhaitz haundienak ikustetik, Itsasoko izaki haundienen bila. Ederra benetan Humback balea honekin partekatu genuen unea. Berriz Ozeanoaren handiaren zaintza zein garrantzitsua...
Groenlandia parean, 9 orduko hegaldi batean, bidaia hasteak dakarren zirrara horrekin gindoazelarik, 3. orduan edo, Harriren bonba pitatzen hasi zan. Frekuentzia altuko 4 bat pitido egiten zituen jarraian eta ondoren segundo bat ixilik. Alarma egoera adierazten zuen eta oso urduri jartzen zuen soinua zen. Alarma egoera hegazkin batean… Hegazkinaren atzekaldera joan ginen eta umea bere asientora bidali genuen. Hasieran funtzioak ukitzen saiatu ginen bonba itzaltzeko baina azkenean pilak kendu genizkion. Eta hala ere ez zen ixildu. Bonba gailu medikua denez, segurtasunezko bat...
Hiritik atera eta furgonetaz joan ginan Yosemitera. Bide berriak zapaltzeak dakan emozioarekin urbildu ginen Parke Naturalera. Denak haundi izaten jarraitu zuen bertan. Bailarak, ur jauziak, bertakoen historia, Souvenir dendak… Hura zen eta halaxe zen eskaladako dokumentaletan ikusten genuen lekua. Pareta infinituak, eta norbere txikitasuna. Half Domen oinetan bainu bakarti bat hartu genuen Oikila urdina zelatan genuela leku bakarti eta freskoan. Ederra bainua. Parkearen hegoaldean aldiz, mendeetan hor geldi egon diren zuhaitzei egin genien bisita. Magia moduko bat...
Prestaketa paraleloak Irten aurretik Eskuko maletekin bidaiatzea izan zen gure erabaki garrantzitsuena. Bidaiari izan ginen urtean zerbait ikasi bagenuen, horixe izan zen. Travel light! Oraingoan, ultralight izan behar zen, izan ere diabetesa kudeatzeko behar diren gailuak eta eraman behar genituen. Hauxe okupatzen zigun 9 astetarako kudeaketa egiteko behar genituen gailuek. Sensore eta kateterrentzat insertadoreak, gluzemiak neurtzeko gailuak,insulina boligrafoak, tirak orratzak. . Gailu guztientzat pilak. Eta gorputz zetonikoak neurtzeko tirak. Beraie...
Nora joan? Ba umiekin leku erosoetara joan nahi genuen, gure imaginarioan dagoen uda horretara. Kultura ezberdinak sentitzera, natura, animaliak eta ura nahi genituen. Batzuk jakingo duzue horrelako bidaia baten proiektua erdiz erdi apurtu zigula pandemiak, eta geroztik aldaketa handiak izan ditugula gure bizitzan. Pandemiatik urten eta gure semeari 1 motako diabetesa diagnostikatu zioten. Sendagairik ez duen gaitza da eta tratamendua oso exigentea da. Notizia honek goitik behera aldatu du gure bizitza, baina bi urteren buruan, indartsu sentitu garenean, b...
Hello munduari birako lagunei: Martxan gaude berriz, 15 urte eta gero! Sinistuta geunden berriz gertatuko zela, berriz bidaiari izango ginela. Eta sinismenaren botereak ekarri gaitu berriz, bidaiara, berriz bizitzeko modu honetara. Urte guzti hauetan bizimodua aldatu dugu, ez gara gazteak, ez gaude 2008. Urtean , ez dira hamarkada terdi alferrik pasa. Gaur, bere garaian gure komunikazio bide ziren ziberkafeak ez dira existitzen eta gure deskonexionatuta egoteko erronka handiena, etxetik kanpo mugikorrean daturik ez eukitzera mugatzen da. Horra hor bidaiatzeko moduan nabari...
Behelainotan iritxi ginan indiara, ta lanbroak eguzkia gorriago janzten zuen. Nepal-i agur esan genion pena handiz eta horrenbeste jendek hitz egin zigun ametsetaruntz juan ginan. Indiaruntz.Lelengo geltokixa, Varanasi. (Egunsenti bat itxasontzitik)Autobuseko lehioari begia kendu ezinik, egin genitxun 9 bat ordu. Bhairahawatik Varanasira Hor agertu zian fruta saltzailiak behiak atzetik zitxustela, umien begi haundixak, koloretako txaleko brillantiak, bibotedun gizonak...Horren danan argazkixa gorde nahi genduan, ta horri esker autobusian begixak zabalik pasau genduzen 9 orduak ez zian luze...
Namaste danori! (Domeka lasaixan mundu guztia kriketera jolasten topau genduan!) Thailandiatik gure destinora llegatzeko nahi baino bide luziaua hartu genduan ta holantxe egun parebaten ezagutu genduan Mumbai. Mumbai, lasaixa, Leopoldo kafian lasai gosaldu ta Taj Mahal hoteletik parebat metrotara ein genduan lo. (kuriosua, oin dala bi aste ez genduazen detaile honek ipiniko baina oin detaile izatiari laga detze!) Ta... gero... hegazkina hartu genduan... ta hor agertu zian.. munduko mendirik haundixenak, ongietorrixa emoten.... Nepalera! (Mendixak eskibatzen zoian gure p...
Joder, ze susto eta ze estres egoera. Aber nola eboluzionatzen duen kontu horrek hurrengo ataletan.
Joe, ba diabete-kitak eta buzeoko materialaren ondoren barruko erropa eta bi kamiseta, ala?