Nepal

munduaribira 1456151679162 2daia, 2zitza | 2008-11-18 13:56
5

Namaste danori!

(Domeka lasaixan mundu guztia kriketera jolasten topau genduan!)

Thailandiatik gure destinora llegatzeko nahi baino bide luziaua hartu genduan ta holantxe egun parebaten ezagutu genduan Mumbai.

Mumbai, lasaixa, Leopoldo kafian lasai gosaldu ta Taj Mahal hoteletik parebat metrotara ein genduan lo.

(kuriosua, oin dala bi aste ez genduazen detaile honek ipiniko baina oin detaile izatiari laga detze!)

Ta... gero... hegazkina hartu genduan... ta hor agertu zian.. munduko mendirik haundixenak, ongietorrixa emoten.... Nepalera!

(Mendixak eskibatzen zoian gure pilotua)

Kathamandura.

(Zerbeza altuena)

(Hiartek beste batzuk baino leku onaua hartu eban)

Hemen segiduan erabaki genduan zer eitxia nahi genduan, mendixan ibili, telebistan ikusitxako mendixetan!

Himalaya hitza, Juanito Oiartzabal, al filo de lo imposible edo Inurrategi anaieri edo Eibarren hain famatu izan zan Kantxenjunga/Gasherburn espedizinuari lotuta entzun izan dogu beti, ta oinguan gu ginan domeka arratsaldeko dokumentalaren protagonistak!! jejeje

Gure asmua bertan, Annapurna inguratzen daben trabesia eitxia zan, ixa hiru asteko bueltan, ta hortarako 5416m tara dagon Thoroung-La pasotik igaro biharko ginan.
Mendiko botak ipini, Eibartik gure neguko erropak jaso ta ala mendira!

(Goizian goiz lasaitasunez bizi da herritxo hauetan)

Bailara zabal eta haundixetan milaka herrixka topau genduzen bidian. Argindarrik ta urik bariko herrixak, iluna datorrenian jendiak lo eitxen dau herri hauetan. Inork baino egunsenti ta ilunabar gehixao ikusten ditxue hauek! Euzkixan ritmuan bizi dialako.

(Maritxu! lau letxuga bi litro esenen truke!)

Mendizale pofesionalak bezela, Gida ta Zamagizonakin jun ginan, ta hauek, Nepaleko historia, erlijino, ohitura ta kulturaz gain, gure Nepali rambruchainia irakatsiko zezkuen.

(Ta parte hartu behar bada, ba ahal dana eitxen da)

Ibilbidia hasi genduanian festetan zeuan Nepal guztia. Ostatuan gendela parebat kuadrila pasau zian kantuan ta eskian, ta edarto animau zezkuen iluntzia euren dantza ta kantuekin.

Himal-ek, Nepalis, mendixa esatia nahi dau, baina euskerara itzulpena MENDITZARRA da! Erraldoi hauen arteko bailara zoragarri batetik eingo genduan 10 egunetan zihar, 1000 metrotik, 5416m.ak hartzerarte. Aklimatazino ona euki genduan, baina aklimatazino guztiekin be, 5000 metrotan ez tao arnastuko dabenik. 5 pausu ta arnasestuka genden. Hor ulertu genduan goi mailako altuerako mendizaliek jasaten ditxustenak zelakuak izan behar diran!

Argazkixetan ibilaldiko paisai ezberdinak jartzen saiatu gara, ia guazen himalayan sartzera! Etorri...

(Bailarako atetik. Ondo gindoiazen)

(Bagindoiazen goruntz. 1500 m.)

(Manaslu atzian laga genduan. 1700m)

(Egunsenti ederrak egunero. Chame. 2500)

(Eguna oinez pasau ta gero arratsaldetan Tea Housetan pasatzen genduan denboria, batzutan txatxaran bestetan irakurtzen, baina beti berotan!)

(Leku batzuetan, galduta zeuazela pentsatzn zendun lekuetan be ez zan zaila komertzianterenbat topatzia. Guk goruntz goiazela hotz gehixao sentitzen genduala ta belarrixak ondo tapatzeko gorro bana erosi gentzan gizon honi.)

(Herri baten historia, harrixetan idatzita)

Nepalen egoera politikua establia zala esan zezkuen gu juan ginan garaixan. Duela parebat urte, herrixak erregia tronotik bota zeban. Esan zezkuenez, bere familiakideen kontra masakre bat eginez lortu omen zeban boteria oingo erregiak, ta hori herrixari ez jakon gustau.

Herrialdeko zona askotan maoisten ahotsa entzuten hasi zan, ta herrixan ahots bezela identifikatu zeben euren burua. Armak utzi eta politikan haritzeko konpromesua hartu zuen talde honek. Bidean bere alde oso ondo eta ez hain ondo hitz egiten zigun jendea aurkitu genuen.

(Beste honek etxeko balkoitxik agur ein zezkun. Neguan balkoirik barik gelditzen ei da. Barandiliakin etxia berotzen ei dau ta!)

(Ume potxolo mokosuak leku guztietan)

(Inguru guztxetan menditzarrak ageri ziran. Pisang 2900m)

(Bista onak etxe guztietatik)

Hona hemen bailaria zabal zabalik. Manang eko bailaria da aurrian ikusten dozuena. Anapurna mendikatiak ta Chulu mendixekin inguratuta dagona. Pasiara agradable ta suabia izan zan egun hontakua bebai, baina 4000metruak arnasan igartzen hasi ginan.

(Laino artuian ageri ziran gailurrak,guk uste baino gorago beti)

(Anapurna 4.Honi 7500m eukitxa izen propio bat ipini leikixuen!)

(Herri hauetako atietatik pasauta,denboraren makinan sartzen zara)

Hemen, Manang eko bailarako errekia. Bere urdinak argi erakusten zeban bere jatorri izoztua!

(Tashidelek, Tibetarrez agurtzen gintxuen. Manang 3500 m.)

Manang herrixan, aklimatazino eguna euki genduan, ta albuan zeuan glaziar bat ikustera igo genduan.

Aklimatazino hitza eguneroko bihurtu zan Managetik aurrera. 2500mtik gora, 400 metroka egin behar da lo, ta 1000m bakoitzeko, bi gaba (Aklimatazino eguna) ein behar dira leku berdinian. "Ibili garai, ta lo baju"  legea jarraitu genduan.

(Begixak ez jakuzen aklimatatzen)

(Lagunez inguratuta aklimatau ginan. Sati Rambrutxa)

(Manangeko San Ferminak)

Baina llegau zan Manang eko bailara zabala laga ta bailara estutxuauetatik GORA igotzeko eguna!

Horra hor Manang!

Baina gorao juan aurretik menzino berezixa ein nahi detzeu zamagizoneri. Poliki poliki baino, azkar azkar juaten zian pisuari eutsi ezinda, parada mordua eitxen. Ta gehixenetan kantuan ta irrifarriakin ahuan!

(Hau bailarako gizon serixuena da)

Eurak dia kamioiak bailara hauetan!

(Txarrixak lujozko bagoian igotzen ditxue)

(Hori da sasoia)

(Hau belar meta osua hartuta zetorren)

(Ulertzen da ezta? Ba jeitsi zalditik)

Ta aurrera gindoiazen einian jada ezaguna eitxen jakun kulturia geruao ta gehixao agertzen jakun.. Kultura Tibetarra!

(Ezkerretik erain behar jakue haueri, errezua efektibua izateko)

Bailara hauetan erlijino budista jarraitzen dabe, kapitalian ez bezela, baina askok mendixak ditxue ondiokan jainko. Ez da txokatzekua, egunero parian halako mendi haundixa eukitxa, hain haundi ta magiko, edozeinek jainkuak diala esan da sinistia.

Ta bapatian, egun bateko ibilaldixan, goi mendiko paisajiak agertu jakuzen inongo abisurik emon barik!

(Oingo Juaniton bizarra irtenda, aklimatazinuan seinale)

(Hemen "Busco a Yaks"ekuak segiduan topauko eban bat!)

Mendi edurtuetan Yak ak dia errege. Ta honek be euzkixa hartzen da bedarrian etzuten edarto dakixe.

(4200m)

Ta hor juan ginan, paisaia desertikotik gora, arnasestuka, egunian ordu batzuk eitxen oinez, igotzen genduzen metruak ya arnasan asko igartzen baitzian! 4400m.

Ta goizian goiz urten genduan,Thorung Pheditik (4500m), ilargixan argixakin, Ikerrek 30 betetzen zitxuan egunian, gora, 5416 metruak garaitzera!

Ta baitxa lortu be!

(Gorro hoiekin lokalak emoten genduan, ta horregaitxik atara genduan ikurrina!)

(Paso hontatik mende asko ta askotan, komertziantiak ibili izan dia, gatza, seta, teia, ta halakuak garraiatzen. Horrek bai sasoia!)

(Kobertura ona egon zan, ta danak egon  zinazien Ikerrekin!)

Metatafora politxa izan zan Ikerrek 30 urte bete zitxuanekua, momentu hortatik aurrera, bizitzaren aldapa behera hasiko zalako. Euskeraz, abantaial bat dakagu, ez baikara treitanero bihurtzen, hageitapiku eitxen baitouz, beraz hona hemen beste arrazoi bat gu Spanish-ak ez gara esateko! jejeje
Metaforia gogor hasi zan, 4ordu ta 1600 metroko jeitsiera eingo gendualako, aurreko 9 egunetan erabili barik zekaguzen giharrak frogan jartzen! Ze agujeta hurrengo egunian!

Mukinat era llegau ginan!
Pasotik pasatu ta paisaia guztiz aldatu zan. Manageko bailaratik Mustango inguruetara heldu ginan, ta hemen dana zan sikua ta marroia.

Hemendik beste 5 eguneko jeitsiera egingo genduan Poon Hill famaturaino. Hona, egun gutxi dakan jendia etortzen da   (Japoniarrak dira hortan errege), ta 2 egunetako ibilbidiakin, Daulagiri ta Annapurnen bista ikusgarrixa ikusten dabe.

Baina lenao.. lagun batzuk ein genduzen, Errioxakuak, ta eurekin txorizua jatera gonbidau gintxusten. Edarra gustua paladarrandako!

(Gracias por el chorizo! Estaba cojonudo. La foto lo dice todo)

(Gure gida be batzutan despistau eitxen zan, baina lokalek beti lagundu zezkuen)

(Anapurna 1, atzian lagako genduan laster)

Berriz be bedarra hasi zitekeen altuerara heldu ginan, munduko bailara sakonenian, Daulagiri ta Anapurnaren arteko bailaran.

(Udazkena. Gure aurtengo hirugarrena)

(Dhaulagiri)

(Berriro goruntz Gorapaniko bidian)

(Uzta batzeko garaixa. Gorrixok mordua pikatzen dabe)

Bajadiak beste igoeratxo bat eskatu zezkun 4 garren egunian, Poon Hil eko bistak zeintzuk zian aurrez jakingo bagenduzen igual korrika igotzeko gai be baginan!

(Ilargixa sartu zan. Moonset)

(Gero euzkixa irten zan. Sunrise)

(Ta azkenian agertu ziran mendixak. Dhaulagiri, Anapurnak, Machapuchare, etab.)

Hemendik bailaria jarraitxuta Pokharara eruango gintuan autobusa hartu ta trabeisa bukatutzat emon genduan.

Hasiera baten, piskat akojonauta geuazen ia hainbeste eguneko ibilaldixa aguantauko genduan edo, ta azkenerako, 5 pa 6 ordu ibiltzera ohituta ta holan beste 2 hilabete eingo genduan. Nepalen ez da zaila hori eitxia ta hurrengo baten bueltauko garanaz zihur gare, hemedik ibiltziak, paisai izugarri politxez gain, kultura ta tradizinaoz betetako oin dala 200 urteko herrixkak ditxualako. Zamagizonak, gora eta behera bailararako behar dan janari ta materialak garraiatzen, nekazarixak ortuan lanian, artua garbitzen, errotan irina eitxen, abeltzainak yak eta ahuntzak zaintzen, jendiak bere burua eta erropak ur izoztuekin garbitzen, ume txiki mukidunak edozein lekutan jolasten.... Txikitako ipuin baten sartuta baitgenden ibili ginan. Politxa benetan.

(Bizikletaz ezagutu genduan Pokhara, oinez geixao ezin genduan ta)

(July bere lagunak aurkeztu zezkuzen. Thank you July for your kind friendship and keep on with your energy!)

Pokhara tiik Kathmandura juan ginan, ta parebat egunetan mendiko erropak erosteko tentazinuari eutsi bihar izan genetzan, ta tartian turismo piskat ein genduan!

(Erropak garbitxu edo bazkarixa hauek kalian eitxen dabe)

(Andren Sarixek koloria emoten detze kale griseri)

(Hemen uso beste behi topau zeinkez kalian)

(Sadu pare honek jainkoen bedarra erre ta eskian eitxen dabe)

CHITWAN

Ta oingo blogan jarraitzailiak jakingo daben moruan, gu uretan pozik baino pozixao egoten gara. Ta kapitulo hontan mendixa bakarrik ez URA bihar zan. Ta oinguan tiburoi dordoka ta barrakuda faltan, gure lagun elefantiekin bainau ginan!

Lapurla lapurla lapurla esan da.... tori txorrostadia!!

Ta etxeko txikixenak be bisitxau genduazen.Munduko bigarren elefante bikixak! Asian lelengo aldiz.

(elefantetxua jolasteko goguakin zebilen)

Eta bainua eta jolasez gain, Safaria ere egin genduan rinozerontiak ikusteko asmoz.

(Komodo komodua ez da, baina basoan ibiltzeko bai aproposa. Honi aurre egingo dionik ez dao.)

(Sabana honetan paisaia politxak, ta atzian elurrez betetako mendixak)

(Bainuan harrapau genduzen hauek)

LUMBINI

Hainbeste mendi ta animalia ondoren, Nepaleko esperientzia erlijiosua euki gendua, Budaren jaioterrira etorri ginalako. Lumbinira.

Hemen mundu guztiko  budistak, templuak eraikitzen ari dira, ta peregrinazino lekua da. Oinarte oso simplia izan da, baina etorkizunian Lourdes bezelako lekua izatera iritsi daiteke.

(Oin dala 2500 urte, hemen jaio zan Siddharta)

Ta honekin, gure azken muga pasatu genduan Indiaruntz. Horrenbeste muga zeharkatu ta gero, pena be emoten zezkun.

Oin Indian gaoz, ta seguraski Indiako kapitulua etxetik idatziko detzuegu. Hamabost egun barru poteuan ikusiko gaitxuzue (Ze arraro hitz hoiek esatia).

Bueno ba, zuek guztiok ikusteko gogo haundixa dakagu. Ez dakit konturatzen zareten, zuek gu ikusi gaitxuzuela blog honekin, baina guk zuen arpegixak ahaztutziar dakaguz oingo!

LASTERARTE haundi bat!!!!

Uxue

Uxue 2008-12-02 20:35 #1

Epa bikote!!!

oin be a ze irudi politxak!!!! Iñurrategitarren diaporamak ez die ezer zuen argazkixekin konparauta!!!!

aber zuek be bueltan diaporamaren bat montatzen dozkuzuen e!!

eta pena handia bada be laster etxera?? bueno ... pena zuentzak e!! gu hemen irrikitan gaude ta zuok ikusteko!!!!!

bitartien patxo handi handi bana!!!!!!!!!!!!

paaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa

Ekhi

Ekhi 2008-12-03 14:09 #2

Betiko moduan, IMPRESIONANTE!

que guay!!! ez dakat beste hitzik!!

guk be zuek ikusteko gogua dakau!!!

paaaaaa!

matx

matx 2008-12-03 19:31 #3

Negar eiñgo dogulaaaaa!!!!!!!!!!!!!
Ze ondo!!!
Biba zuek!

Manu

Manu 2008-12-05 21:44 #4

Ze ondo!
untsa? zer moduz bazabiltza? ze bekaizkeria daükat noiz jin zira? üstiatü düzü
dagün artio,

Henry

Henry 2008-12-08 14:15 #5

Kaixo:
A ver, a ver, primera kuestion, ze ipoiñ da hori, behiñ 30 urte bete eta bajatzen hasi bihar danekua...? Ez dot oso ondo ulertu nik hori... Hortik menditxik bajatzia izango da, ezta? Ia ba!
Hori bat. Beste bat: hurrengo Nepalera eitxen dozuenian, igual bixok juan barik, kuadrillatxua eruan biharko gaitxuzue, ze neuri behintzat gaur bazkaltzeko dakarazen garbantzuak eta asia jateko baiño gogo haundixagua ein jata horraxe juatekua, hori kronikiori irakorri eta gero. Bueno, iguala.
Grazia ein desta gaiñera ze uste dot iñoiz komentau detsuedala beste lagun bat be badarabirala Indian bueltaka juan dan 3 hillabetian, eta Nepaleko kontu batzuek (jentia gaiñian daroian autobusarena eta) berak be aitxatu izan destaz. Bera be Benares eta Pokharan eta Bonbay-txik pasautakua da, eta, bueno, ba poztu eitxen da bat.
Atzo Durangoko azokan izan giñan, eta aurreko urtietan baiño gitxitxuago erositxa etorri gara, ez dakitx krisisa edo nobedade haundi horretako gitxitxuago izan dalako igual. En fin.
Hala ba. Poza eta penia oiñ. Poza gehixago igual, ezta? Egunian egunekua eta gero gerokuak. Eta nik oin segiduan garbanzuok...
Aguuur.
Henry

Utzi iruzkina: