India
Behelainotan iritxi ginan indiara, ta lanbroak eguzkia gorriago janzten zuen. Nepal-i agur esan genion pena handiz eta horrenbeste jendek hitz egin zigun ametsetaruntz juan ginan. Indiaruntz.
Lelengo geltokixa, Varanasi.
(Egunsenti bat itxasontzitik)
Autobuseko lehioari begia kendu ezinik, egin genitxun 9 bat ordu. Bhairahawatik Varanasira Hor agertu zian fruta saltzailiak behiak atzetik zitxustela, umien begi haundixak, koloretako txaleko brillantiak, bibotedun gizonak...
Horren danan argazkixa gorde nahi genduan, ta horri esker autobusian begixak zabalik pasau genduzen 9 orduak ez zian luzeegixak ein.
VARANASI.
Dana batera bizi ta hiltzen dan lekua. Begirada bakarrakin, dana ikusteko aukera emoten detzuana.
Ez jakun hasiera baten esan edo entzun genduan bezain zikin, eta iluna iruditu. Ez zitzaizkigun usaiak horren barruraino sartu, eskaliek ez zezkuen 5 bidar baino gehixao galdetu... bufaluek kaka eitxen ebela, aurretik be bazekigun!
(Edarra jaok Filomena eh?)
(Joe, egun guztia pelotia eitxen pasau harren, lan hontan mierda bat pagatzen deste!)
Baina Varanasik zeoze mobidu zezkun barruan. Zeozek klak ein eban nunbaitxen. Ganges ibaiak, bizitza ta heriotzan ibaiak, zeoze itxo zezkuan. Bizitza ta heriotza eskutik ikusi genduazen. Han zeren hertz baten behixak kakartian, hazur ta azala besterik ez dian gizonak egurra mozten, gizon taldiak kremazinuari buruzko komentarixuak eitxen, alfako obrei buruz balebiz ta negarrik ez zan entzuten... ta bitxartian, gure begiraden kuadruan, beste hertzian, bi ume kometekin jolasten, arratsaldero elkartzen zian leku hortan heriotzarengandik hain gertu, eta aldi berian hain urruti.
Hori danori ezin izan genduan argazki baten jaso. Hori danori barruan ekarri dou. Ta atal hontan usaimendun argazkixak biharko genduazen, ta baitxa barrukuak erakusteko tresnarenbat be bidaiak laga deskuana erakusteko.
(Merkatua)
(Laundry service)
(Lehorgailu ta guzti)
(Dutxa edo bainua)
(Beti be famelixan)
(Pelikukerixia)
(Itzalera kondenaturiko bizitzak)
(Supermerkatua)
(Sukaldia)
(Kremazinuak)
(Jolas parkia. Aizu! Joku hau mierda bat da!)
(Varanasiko barkillerua)
(Varanasiko oasisa)
Varanasik mobidu zezkuanak bizirik jarraitxu dau aurrerantzian.
Ta hortik AGRAra
Trena ei da Indian funtzionatzen daben bakarra, hala dinue batzuk. Bertakuek aldiz, azken azkenian Indian danak funtzionatzen dabela dinue, barruko klak horrek einbetzu funtzionatzen dabela ikusi zeinkiala esaten zezkuen.
(AMTrik EZ!.Geldituko dugu! (Lasai, bera bakarrik geldituko da) Abiadura Moteleko Trena.)
Trena beteta juten da. Jendez, maletaz, umez, usaiez, sentimenduz, familiaz, ezkongaiez, janariz, soinuz, mugimenduz...
Agra hiri bat da. Baina hiri hontan badago kaosari arnasa ematen dion eraikin bat. Simetria perfektodun edertasun bat. Arkitekturari buruz jakin ez arren, gustu ezberdinak egon arren, espektatiba guztiak bete zitxun txuritasun bat. Taj Mahal.
Mumtaz Mahal emazte kuttunari eraiki zion Sha Jahan enperadoreak bere maitasuna adierazi nahian. Enperadorearen semeak urte batzuetara aita palazio baten preso sartu zuen. Diotenez enperadoreak bere gelatik ikusten zen Taj Mahal ari begira pasa zituen bere azken egunak, bere maitasuna gogoratuz.
(Printsesa eder gazte batentzat opari perfektua.)
(Marmol txuria kolore ezberdinez janzten zuen eguzkiak orduro)
(Baina ze atetzar da hau?)
(Fatehpur Sikri)
(Mikolorrek kriston merkatua ei daka Indian.)
Emakumeak eta kolorea. Askori entzundako komentarioa bere hortan gelditzen da. Kolorean, estalkietan, gorde behar horretan, erakutsi ez horretan. Kolore gabeko bizitza askoren estalki perfektu.
JAIPUR
Ta honenbestez Indiako desertuaren ateetara iritsi ginan. Ta desertua
ikusi barik be ezagun zeban giruan desertuko misterixua, desertuari
errespetua erakusten zieten begixak, eta turbantedun gizonak.
(Hau ez da bitxikeria, hau behikerixia da)
Jaipur hiri bat da, harresi gorriduna. Jaipurren guretzat bitxi izan daitekeena eguneroko gauza da. Horrek ematen die
balioa jarraian jarri ditugun argazkieri. Hemen ez gara bitxikeriei argazkia ateratzen ibili,
egunero, uneoro ikus daitezkeen irudiak dira Jaipurrekuak ta indiakuak orokorrian.
(Kakaues usaiak beste guztiak gainditzen zitxun ta hori ez da errez! Edarrak zeuazen ume honen kakauetiak! Ipinidazuz bost rupia)
(Eibarren eindakua ete? jijijiji)
(Musika bandakuak herriko elegantienak!)
(Hamen ciento y la madre juaten ei dia, eskerrak madrek turbanterik ez daben bihar.)
(Asko dakenek, asko dake indian, ta palazio eder ugari bisitatzeko aukera zabala dao.)
Inguruetako muinoetan palazio eta gazteluetatik sekulako bistak ikusten ziran.
(Ikerpur)
(Amber Fort ta atzian Jaigarh Fort, qué Fort!!)
(Ta arratsaldetan eguzki gorrixkak hori lehorra atseginago egiten zuen)
PUSHKAR
Indian 36000 jainko dituzte, egunerokuan bizirik dago erlijinua, eta milaka gauza sakratuk inguratzen dute dena. Tartian herritxo sakratuak ere bai! Pushkar.
Jainkoek lotus lora bat utzi omen zuten jausten munduan. Lotus hau jausten zen lekua Brahmin-ek (erlijio gizonek) bere zeremonia egiteko leku egokia izango zan. Lotus lore hau Pushkarren erori zanez peregrinazio toki ezaguna da da gaur egun.
(Pushkarren ere puzkarrak puzkar)
Pushkar peregrinazio lekua da. Azken urteetan jende lokala ezezik kanpotarrak ere juaten dira, batzuk arrazoi espiritualengatik ta beste asko komertzioarengatik. Udako "hippie" postuetan hemen erositako gauza asko ikusteko parada izango duzue.
Pushkarren ere hildakoen errautsak lakuan botatzen dituzte, eta hemen ere bainatu, hortzak garbitu, erropa garbitu.. ta denak egiten dituzte ur geldo hauetan.
Mahatma Ghandiren errautsak ere bertan bota zituzten.
(Konturatu zarete zein zaila den gure gizartean kolore bizi hauek janzten dituen norbait ikustea?)
(Harrixa sartu jata babutxan!)
(Eibarko baserritxarrak lujua dake Rialtoko lokaletan)
(Muuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuu Mondragon Unibertsitatea)
JAISALMER
Magia. 1001 gauetako parajia. Gaur egun erdiaroko bizimodua ikusi nahi izanez gero, paradisua. Harresi barnean, alde zaharrak hor jarraitzen du gaur egun, lehen zapatarixana zan lokalian internet topaukozu ta barberuanian masaje ayurbedikuak baina lokala berdin berdina izango da.
(Goiz magiko bat)
(Behi turista bat, oroigarri interesgarri baten bila. Vacamirando)
(Harresiko barruko plaza nagusian elkartzen zian hauek MUUU s ian eitxeko.)
(Indiako kajadeaorrosak!)
(Sarrera kiribildua)
Jaisalmer herrixa asko gustau bajakun, bere desertua gehixao gustau bihar jakula ta konbenzidu gintxusten gameluan desertua deskubritzera juateko.
(Desertuko jendian begiradak barruan dakan dana erakusten detzu lelengo momentutik, gizon honen eskuetan desertuan salbu neuala hasieratik ulertu neban. )
(Rekuadrotik kanpo atzian ikusten dan paisaje berdina errepikatu 360 graduak bete arte. Ixiltasuna entzun eta imaginatu emakume horren bizitzia.)
(Nere gamelua oso moskeauta zeuan.)
(Horrelako lekuek laguntzen dute norbere askatasuna sentitzera.)
(Bi egun da gero ipurdiko min piskat be banekan baina irrifarra ez da galdu behar argazkietarako!)
(Hamengo ojalateruek lan gutxi.)
(Eskerrak zerbeza barrillak ez ditxuen eraten herri hauetan!)
Desertuko gaua magikua izan zan, izarren azpixan ta ondarran gainian, lo.
Ta hurrengo egunian, ipurdiko minik eukiko ete gendun pentsatzen esnatu ginan. Ta argazkirako itxurak eitxen egon arren... Kamelluakin aldapa behera goiazenian desertua infernu be bilakatzen zan!
Aholkua: Gameluko pasiarek erromantikuak ematen dabe, ta badia. Lelengo ordubetian. Gero EZ!
(Arabiako Lorentza)
JODHPUR
Rajastan probintzian Maharaha asko bizi izan zian garai batian, ta herri bakoitzian bere gaztelu eta palaziuetan somatu leike gaur egun beraien garrantzia.
(Maharajito)
Txiki txikitatik gobernatzeko jaiuak oso erradikalak zian beraien gudetan. Irabazi ala hil!
(Hosteleko terrazeua)
Gaztelua guztiz setiatuta zekenian, kanpuan 5000 gizon ta beraiek 10 zianian. Irteerarik ez zeuanian oso berezia dan estrategia erabiltzen zeben.
Bizperan andra guztiak sutan erretzen zitxuen, ta hurrengo egunian zoruak moruan urtetzen zian gaztelutik hil aurretik ahal zitxuen eta gehixen hiltzera.
Holako hotzikara bat sentitzen gendun, aurikularretatik azentu Argentidonun kontalarixak holakuak kontatzen zezkuzenian.
(Hiri urdiña.)Ta desertuko atietatik hegoaldera ein genduan.
UDAIPUR
Hiri turistikua, batipat 007 agentearen pelikula bat bertan grabau zalako. Gaur egun hotel guztiek gabero botatzen dute pelikula hau.
Luxuzko hotel bat dago laku erdian, bertan jende oso aberatsa biltzen zen bai garai batean eta baita gaur egun ere.
Gure bidaiako azken destinua izan zan Udaipur, ondorioz oso toki berezia guretzat.
(Igandeak jai dira, eta oso modan jarri da Kalamuako Parlamentuan jokatzia "Zeri esaten jako Udaipurren Txitxalapurra?".)
(Umiak argazki eske, gero pantaila txikian beraien buruak ikusteko.)
(Fregaua einbarik laga daben bateronbat)
Bidaia hau hasiera izan da, izan ere bidaia bizitza bezela ulertzen dogun heinean ezin esan bukatu danik. Eibartik bada ere, gure bidaia kontatzen jarraitzeko asmoa dugu. Beraz bidaiak jarraitzen dau lagunok! Bizitzak jarraitzen duelako!
Muxu haundi bat ta eskerrikasko gure jarraitzaileei.
Iruzkinak
oier 2009-01-15 10:19 #1
Ooohhhhhhh, bukatu da? Yastaaaaa???? Gehixo nahi dogu, gehixo nahi dogu!!!

Ez dakit benetan horrela eragin zizuelako edo "etxetik" idazterakuan oroitzapenak loratuta dituzuelako dagoeneko, baina Indiako honen testuetan benetan hunkituta antzematen zaizue. Azken geldialdia izatea eta bidaia bukatzera zihola jakiteak ere izango zuen eraginik zuengan? Dena delakoa izanda ere, irakurlearengana ere iristen da emozio hori.

Indiako emozioak, usainak eta koloreak distantzia bare batekin iristen dira, bizitzarekiko jarrera patxadatsua, beroa baina soseguz betetakoa transmititzen duzue azken kontakizun honetan. Eta esango nuke zuekin ekarri duzuela jarrera hori. "Zeozerk klak egin eban nunbaiten" diozue, eta bai, antzematen da. Indiako txoko horretakoaz gain, aurretik bizi izandako guztiak, eta bidaiaren azken etapa bizitzen ari zinetela gogoan izateak lagunduko zuen ziuraski.

Ongietorri eta eskerrikasko zuen bidaia konpartitu, eta zuekin batera bidaiatzeko aukera hau emateagatik.
oier.
oier 2009-01-15 10:20 #2
Jakinmina: Josteko makinen argazkia non ateratakoa da? Museo batean? Denda batean? Jostun tailer batean?

tolo 2009-01-16 09:08 #3
Bueno, bueno, pena ta dana bidaia bukatzia, gu ere zuekin bidaiatu dogu....
Oso guapua azken etapa hau bebai.
Bueno potxolos, jarraitu klak horrekin eh...
Muxus

Malen 2009-01-19 00:51 #4
Zelako kronika ederra India aldeko hau...eta gainontzeko danak bebai! Hurrenguen zain gelditzen naiz,
zoragarri bikote!

matx 2009-02-02 12:33 #5

Guk be eiñ dogu "klak" pixkat zuekin.

Eskerrik asko zuei!!

Utzi iruzkina: