Prestaketak

munduaribira 1456151679162 2daia, 2zitza | 2023-07-21 12:29
2 1

Nora joan? Ba umiekin leku erosoetara joan nahi genuen, gure imaginarioan dagoen uda horretara. Kultura ezberdinak sentitzera, natura, animaliak eta ura nahi genituen.

 

 

Batzuk jakingo duzue horrelako bidaia baten proiektua erdiz erdi apurtu zigula pandemiak, eta geroztik aldaketa handiak izan ditugula gure bizitzan.

 

Pandemiatik urten eta gure semeari 1 motako diabetesa diagnostikatu zioten. Sendagairik ez duen gaitza da eta tratamendua oso exigentea da.

 

Notizia honek goitik behera aldatu du gure bizitza, baina bi urteren buruan, indartsu sentitu garenean, berriz gure ametsa bete asmoz gogoz heldu genion bidaiari izateko proiektuari.

 

Esaldi mitiko hori ere badago atzean, egia haundia dena, mugimenduen motor indartsu bilakatzen dena.

 

Gaixotasunak ez gaitu geldituko. Epikoa dirudi, eta epikoa da, bizitzari aurrez aurre begiratzen dionean 8 urte dituen umeak.

 

Beraz blog hontan gure bidaian gaixotasunarekin bidaiatzeak ekarri dizkigun egoerak ere azalduko ditugu paraleloki. Izan ere gure bizitzan horrela bizi dugu Diabetesaren kudeaketa, egunerokoaz gain, paraleloki, nahi ta ez, edozein unetan, kudeatu behar den zerbait.

Bide batez, mersi urte hauetan ondoan izan zaituztegunoi!

Oier Araolaza 2023-08-30 11:04 #1

Bizitza bera kudeatzea ez bada gutxi gainera gaitz batekin gauzak gehiago korapilatzen dira, eta horren aurrean erakusten duzuen jarrera miresgarria iruditzen zait. Aupa zuek!


Utzi iruzkina: