Tipo 1 Groenlandian

munduaribira 1456151679162 2daia, 2zitza | 2023-08-02 22:58
1 1

Groenlandia parean, 9 orduko hegaldi batean, bidaia hasteak dakarren zirrara horrekin gindoazelarik, 3. orduan edo, Harriren bonba pitatzen hasi zan. Frekuentzia altuko 4 bat pitido egiten zituen jarraian eta ondoren segundo bat ixilik. Alarma egoera adierazten zuen eta oso urduri jartzen zuen soinua zen. Alarma egoera hegazkin batean…

 

Hegazkinaren atzekaldera joan ginen eta umea bere asientora bidali genuen. Hasieran funtzioak ukitzen saiatu ginen bonba itzaltzeko baina azkenean pilak kendu genizkion. Eta hala ere ez zen ixildu. Bonba gailu medikua denez, segurtasunezko bateria bat dauka eta hurrengo 3 ordu eman  zituen pitatzen, hura agortu arte.

 

Manta baten barruan sartu genuen baina pipipipiiiiii ak buruan jarraitzen zuen.

Bidaia hasi berri eta Diabetesa kudeatzeko gailu nagusi gabe gelditu berri ginen.

 

Egoera horrek oso zaurgarri sentiarazi gintuen.

 

Teoria konspirazionalak egin zizkigun azafatoak. Bere esanetan Groenlandia pare horretan inolako seinalerik ezin da ez bidali ez jaso. Eta gertatu izan zaio pare horretan, beste gailu mediko batzuk seinalea igortzen dutenak, alarma egoeran jartzea. Markapasosak adibidez.

 

Guk uste dugu presio aldaketaren eraginez izan zela, nahiz eta ez daukan zertan.

 

Hori horrela wifia izan bezain laister hegazkinetik bertatik harremanetan jarri ginen gure lagunekin, mesedez abixua pasa zezaten Hospitalean, eta bonba hornitzaileekin, bonba berri bat bidali ziezaguten.

 

Bitartean jada ahaztuta geneukan bonba gabeko diabetesaren kontrolean nola moldatuko ginen galdetzen genion gure buruari.

 

Eta agian momentuan ez ginen konziente baina orain atzera begira, oso estres handia gehitu zion egoera berri honek bidaiari, momentu horretan.

 

Prestaketetan ikusi bezela, dena geneukan duplikatua, bonba ezik. Bonba ez dute badaezpadakorik ematen Espainian, bai ordea beste herrialde batzutan.

 

 

Uste baino historio luuuuuzeagoa hasi zen egun hortan.

Oier Araolaza 2023-08-31 10:11 #1

Joder, ze susto eta ze estres egoera. Aber nola eboluzionatzen duen kontu horrek hurrengo ataletan.


Utzi iruzkina: