Bagoiaz II
Hello munduari birako lagunei: Martxan gaude berriz, 15 urte eta gero!
Sinistuta geunden berriz gertatuko zela, berriz bidaiari izango ginela. Eta sinismenaren botereak ekarri gaitu berriz, bidaiara, berriz bizitzeko modu honetara.
Urte guzti hauetan bizimodua aldatu dugu, ez gara gazteak, ez gaude 2008. Urtean , ez dira hamarkada terdi alferrik pasa. Gaur, bere garaian gure komunikazio bide ziren ziberkafeak ez dira existitzen eta gure deskonexionatuta egoteko erronka handiena, etxetik kanpo mugikorrean daturik ez eukitzera mugatzen da. Horra hor bidaiatzeko moduan nabaritu dugun aldaketa handiena. Norbere munduarekin daukagun deskonexio maila. Dena den ordu aldaketek ere lagundu digute online ez egoten.
Baina badugu aldi berean gure bidaia lagunei nola bizi dugun kontatzeko grin berdina,formato lasai batean etorkizunerako kontsulta dokumentu bezela, idatzita eta eskuragarri izango duguna. pentsatu dugu Instagram etab… etan baina ez zaizkigu bidaian aurkitzen dugun lasaitasuna adierazteko bideak iruditu.
Blog hau idazteko denbora bat hartzen dugu, gehienetan egun bukaeran, planing ean dago, eta une politak ekartzen dizkigute idazteko une hauek ere.
Agian vintage izango da laister horrelako komunikabideak erabiltzea laster… ez Insta ez beste. Oraindik postalak maitte ditugu.
Iruzkinak
Oier Araolaza 2023-08-30 10:59 #1
Ene ba! Hau poza. Bidaian eta kontaketan.
Sinkronizitatea honela definitu zuen Jung-ek: "Kausalki beren artean loturarik ez duten baina esanahi beretsua duten gertaerak denboran bat etortzea".
Urte honetan izugarri gozatzen nenbilen Mexicotik Xabier Itzainak bidaltzen zizkigun kronikekin (https://dantzan.eus/kidea/itzaina) eta uda honetan egin ditugun bi txangoren kronikak idazten hasita nengoela agertu zait bidera zuen bidaia+kontalaritzaren berpiztea. Sare sozialekin nekatuta albo batera utzia nuen RSS jarioen irakurlea (feedly) berreskuratu dut egunotan, eta hara, sinkronizitatea hor ere zuen berri izateko. Lehen sarrera hau baino ez dut irakurri oraingoz, baina ikusi dut mordoska bat egin dituzuela, beraz, joango naiz horiek irakurtzen poliki-poliki. Aupa zuek!
Utzi iruzkina: