Yosemite

munduaribira 1456151679162 2daia, 2zitza | 2023-08-02 19:13
1

Hiritik atera eta furgonetaz joan ginan Yosemitera.

Bide berriak zapaltzeak dakan emozioarekin urbildu ginen Parke Naturalera.

Denak haundi izaten jarraitu zuen bertan. Bailarak, ur jauziak, bertakoen historia, Souvenir dendak…

Hura zen eta halaxe zen eskaladako dokumentaletan ikusten genuen lekua. Pareta infinituak, eta norbere txikitasuna.

Half Domen oinetan bainu bakarti bat hartu genuen Oikila urdina zelatan genuela leku bakarti eta freskoan. Ederra bainua.

 

Parkearen hegoaldean aldiz, mendeetan hor geldi egon diren zuhaitzei egin genien bisita. Magia moduko batek inguratzen zituen, horrenbeste urte bizi izan denaren jakituria sentitu baliteke bezela. Hortxe egon baitziren gure aurretiko generazioen historia guztia gertatzen zen bitartean.

Geldi, inora joan gabe, denboran bizitzen eta bidaiatzen.

Oier Araolaza 2023-08-30 11:14 #1

Ooooohhh, Yosemite. Enrike, Ainhoa eta hirurok zenbat gozatu genuen hor. Egunez zoratzen eta gauez... aldameneko kanpindendakoen festarekin ezin lorik egin, ja, ja, ja. Zuhaitzak bizidun ikaragarriak dira, bai, zenbat urte, zenbat belaunaldiri aterpe eta keriza.


Utzi iruzkina: