Bora Bora
Beste irlen kasuan ez bezela, hemen bagenuen irlaren irudi bat sortua. Bolkan eta irlei buruzko dokumentaletan sarri ikusi baikenuen bere geografia ederra eta lagoon famatua.
Hegazkinak beste era bateko irla erakutsi zigun ordea… edertasun eta lasaitasunaren ongietorria eduki beharrean, haize urakanatuek lehen lurreratze saiakera oztopatu ziguten…
Minus zoom egin nuen nere irudimenean eta gure hegazkin txikia pazifiko erdian kokatu nuen, azpian geneukan lur txikian lur hartu ezinik.. ufff.. ama ondo? …bai bai… lasai.
Snorkelarekin jarraitu nahi genuen irla hinetan ere, ur ederrak exploratzen. Beraz…
Manta point era joan ginen, Lagoon barruan, reef ak behera 30 metro egiten zuen lekura, koral bizia eta arrai pila bat ikusi arren ez genuen bertan bilatzen genuena ikusi… maaaaaanta erraldoia!
Baaaaaainasaaa hondartza zoragarrian dortokarekin egin genuen igeri. Ze laaaaasai egiten duten igeri, luuuuze bizitzeko sekretua balute bezela.
Ta hurrengo egunean, bai! Manta erraldoia bere Cleaning station era etorri zen eta berarekin egin genuen hegan, ahazten zaila izango dan une bereziak bizi izan genituen. Hain zen haundia eta hain lasai ikusten zen.. han geunden bostok, igerian lerrokatuta. Aurrerantz.
Ta arratsaldean plaia zoragarrian ‘hutsera salto’ egin genuen, eta 9 manta rayek dantza egin zuten gure oinen azpian, behean oso behean. Magikoa izan zen.
Eagle ray
Jende jatorra aurkitu genuen hemen ere, tartean Niue izeneko irla bateko emakume bidaiari jator bat. Berari esker ezagutu genuen Mohana pelikulako polinesiako toki ezberdinetako jantzi eta ohiturak kontuan hartuta eginda zegoela eta Mauiren figura ridikulaztua ez zitzaiela gehiegi gustatu polinesiar askori..
Irlan, horren ospetsua izateko, ez genuen jende asko aurkitu. Turismoa erabat resort etan eta bidaia antolatuetan egongo zela ondorioztatu genuen. Polinesiar jendeak bere bizimodua lasai egin zezakeela ondorioztatu genuen.
Arrantzaleen eguna ospatu zuten hegazkina hartu behar genuen egunean.
Ederra Bora Bora!
Agur esan ahal izan genion irla eder honi airetik, eta gure begiz ikusi genuen gure irudimenean sorturiko paradisua.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: