Polinesia
Emmenez-moi au bout de la terre
Emmenez-moi au pays des merveilles
Il me semble que la misère
Serait moins pénible au soleil
Eta bagoaz!! urrutiago joan ezin den tokira. Millaka lur zati txikiz osaturiko herrialde batera. Ozeanoak banatu beharrean batu egiten dituen irlatxoetara.
Mohana. Disney-en pelikulak erakutsi zigun tokira, eta gure begiz zein benetakoa den ikusi dugunarte, ulertu ez dugun edertasunera.
Mohana, itsasoa.
Ez dakit horren ederra den edo ederra dena erakutsi diguten dena bertan dagoelako gustatzen zaigun hainbeste, paradisua horrela irudikatzen dugulako agian, baina horrelakoak ziren
Ur urdin gardenak, hare txuria, palmerak kokoekin, landaretza basatia, lore erraldoiez apaindua, hosto handiekin, bertako jendea, beraien ohiturak bizirik mantentzen. Emakumeen belarrietako loreak eta lorez apainduriko telak. Gizon gihartsuak, haundiak..
Dordoka, marrazo, manta eta miloika arrai. Izurdeak!!! Hondartzetan maskor erraldoiak, eta jende abegikorra. Irla bakoitzak bere eran eta gure bizipen ezberdinetik, denek txunditu gintuzten.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: