Hawaii irla (Big Island)

munduaribira 1456151679162 2daia, 2zitza | 2023-08-27 13:08
1


Irla handi eta gazteena da, irla multzoari izena ematen diona. Aurpegi ezberdin asko ikusi dizkiogu:

 

Arroka beltz iluneko kostaldea, olatu arroekin hegoaldean, hondartza gabeko belar, harri eta koralezko itsasora sarrerak, ilargia diruditen bolkan berrien krater gorrixka zein berdeak eta hare txurizko hondartzak.

 

 

 

Landaretzak hegoaldean oso indartsua izaten jarraitu zuen, baina laba mihietan kimometro luzeetan paisaia latz eta beltza besterik es zen ageri. Laba gazteak oso, bertako adinduek esan baitziguten orain ur termalak dauden tokian nola arraiz jositako lakua ezagutu zuten.

 

 

 


Paisaia nahasketa horretan, egunez txori ederrak ikus zitezkeen, gauean aldiz igel kantariak ziren nagusi. Pentsa, lehengo gauean benetako zalantzak izan genituen alarmarenbatek saltatu ote zuen.

 

Krater gainean ibiltzea segurua zela eta Kilauea txikian egin genuen txangoan laba tutuetan sartu ahal izan ginen, baita fumarolartxikiak ikusi ere.

 

Irla haundiak, munduko zerurik garbiena du. Gure galaxian 2 milla milloi izar egonagatik gure begiz 6 miloi ikusi omen ditzakegu. Eta nik esan behar banu, denak batera agertu ziren Mauna Keako zeruan.

 

 

Polinesian ere ikusten genuen Mauiren amua, eskorpioren buztanari dagokiona esne bidearen ondoan… eta izar iheskorrak eta zerua bete izar ageri zen gora begira etzanda geundelarik.

 

Itsasoan dortokek agurtzen gintuzten bainu gehienetan, eta xarma berezia amten zion bisita horrek bañu bakoitzari.

 

Hala ere azken egunerako utzitako urpekaritza saioak unkitu gintuen  gehien.

 

Ezustean harrapatu gintunzten manta erraldoiek. 4 metroko, marrazo familiako animali maitakor hauek, behin da berriz pasa ziren gure buru gañetik eta parez pare zabaldu zuten ahoa gure aurpegi aurrean, irentsiko gintiztela sinisteraino.

 

Dantzan ari zirela zirudien, hain ziren mugimendu leunak buelta emateko erabiltzen zituztenak..

 

Eta horrekin agur esan genion urrinean maitemindu gintuzten ur-lur eta zeruei.

 

 


Utzi iruzkina: