Rangiroa

munduaribira 1456151679162 2daia, 2zitza | 2023-08-24 19:14

Atoloia. Lehenengoz mapan ikusi genuenean ez genuen sinetsi horra joan zitekeenik.

 

Irla bolkaniko zaharra da Rangiroa, koralezko eraztun bihurtua. Bisitatutako irletan zaharrena. Bolkana erabat ondoratuta,  arrezifeak soilik iraiten du itsasgaiñean, arrakalatutako eraztun baten forma hartuz. Kokoak, bananak, oiloak, txakurra eta 10 kmtako porlanezko errepide bat itsaso Barearen erdian, horixe besterik ez dago bizileku hontan.

Baina sekretu haundi bat gordetzen du eraaztunaren arrakaletan sortzen diren itsaso zabala eta eraztun barruko lagoon en artean sortzen diren korronteetan. Jacks Custo bera txunditu zuen bertan dagoen bizitza festaren espektakuluak.

 

Porlanezko errepidean gertatzen da gertatzen den guztia Rangiroan. Mugitzeko modua hortixe pasatzen da eta segituan eskeintzen ziguten kotxeetara igotzea oinezkooi, eta supermerkatutik pisuarekin gindoazenean eskertzen genuen gehien laguntza, eguzkiak gogor joten baitzuen uhartea eguerdian.

 

 

 

Ura zen hortaz irlan freskotasuna eta kolore gehien ematen zigun tokia, bertan jolastu genuen, snorkelarekin arrai pila ikusi, stand up padelarekin oreka bilatu eta haizea aprobetxatu nahian, aspaldiko polinesioek egiten zuten bezela, bela bat ere asmaatu genuen.

 

Lagun berriak egin genituen

 


Berriz buzeatu genuen 10 urteren buruan Custok ikusitakoaren bila jeitsi nahi genuen. Eta hantxe aurkitu genuen. Delfin da guzti:bizia. Milaka arrai batera igerian, marrazo eskolak, ehundaka ikaslerekin; ezpata arraia, garbiketa guneak.. eta korronteak. Haiek eramaten gintuzten tokira egin genuen igerian, koloretako koralaren fondoaren aurretik igarotzen zitzaigun bitartean.

 

Irla honen bakartasunean lehen gaien urritasuna bizi izan genuen. Ez baitago irlan urik eta arraiez gain ere jaki gutxi. (horregatik ulertu genuen Ovideoren abestia: Atoloian euria egiten duenenan, eguraldi ona da, esaten dute denek….)

 

Konexio berezia sortu zigun urritasunak irlarekin.

 

Eta Tahitira bueltan, lehen herrixka bat iruditu zitzaigun irla, Luxuzko konfortdun Kapital erraldoia iruditu zitzaigun orain.

Berriz noiz bueltatuko garen pentsatzen agurtu genuen leku urrun hau...

 

 


Utzi iruzkina: