Tipo 1 Itsasoan
Egunean batazbeste 2 bainu luze egin ditugu uretan 60 egunetan zehar.
Itsasoa izan da gure bidaiako protagonista eta lendik maite genuena oraindik gehiago zaindu eta maitatzeko gogoa piztu zaigu.
Uretan sensore eta bonbaren arteko konexioa eten egiten da. Eta sensoreak ez digu informaziorik ematen. Ez dakigu azukre nibelak nola dauden. Horrez gain, uretan hipogluzemia sintomak antzematea zailagoa omen da, eta uretan gorputzak azukre asko kontsumitzen du. Guzti horrek momentu arriskutsuak bizi izateko aukerak haunditzen dituelarik.
Uretan sartu aurretik azukre tendentziak nola dauden begiratu ditugu, janaririk jan dugun edo ez, eta insulina aktiboa nola dagoen.
Insulina aktiboa badu, kontuz ibili beharra dago uretako kirolak azukrea segituan kontsumitzen duelako. Horrelakotan janaria gehiago hartu izan dugu.
Azukre poltsatsoak eraman ditugu snorkel sesio bakoitzera; eta bat edo bi hartu izan ditugu txangoa ondo bukatu ahal izateko. Baina beti ere sentsazioen baitan datu gabe.
Itsasora bainatzera jutean orduerdiro sensore konexioa bilatu dugu, eta horrela ez dugu arazorik izan. Ederra litzake uretan konexioa duten gailuak izango bagenitu.. asko erreztuko luke kudeaketa udaran.
Hala ere tipo hau itsasoan arrainak beste ibili da udaran!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: