“When I had finished I went upstairs to the minstrels' gallery to have a look at the pictures. I knew them well of course by now, but had never studied them with a view to reproducing one of them as a fancy dress. Mrs Danvers was right of course. What an idiot I had been not to think of it before. I always loved the girl in white, with a hat in her hand. It was a Raeburn, and the portrait was of Caroline de Winter, a sister of Maxim's great-great grandfather”. "Kontu harekin amaitutakoan, Trobadoreen Galeriara joan nintzen han zeuden koadroei begiratua egiteko. Ondo ...
"I can close my eyes now, and look back on it, and see myself as I must have been, standing on the threshold of the house, a slim, awkward figure in my stockinette dress, clutching in my sticky hands a pair of gauntlet gloves. I can see the great stone hall, the wide doors open to the library, the Peter Lelys and the Vandykes on the walls..." 'Oraindik ere begiak itxi eta hantxe ikusi ahal dut neure burua, atondoan zutunik, baldar eta ezgauza, puntu-soinekoa jantzita, eskuak izerditan eskuzorroak urduritasunez estutuz. Han da atari lauzatua, han dira liburutegiko ate zabalak, ...
Antzokian, Fabricek hirugarren solairuan hartu zuen palkoa, inork ez zezan bera ikusi; Neskatxa ostalaria antzezten ari ziren, Goldoni-rena. Aretoko arkitekturari begira zegoen Fabrice, begiak agertokian ia finkatu gabe. Ikusle ugariak, ordea, barrez lehertzen ari ziren denbora guztian; ostalaria antzezten zuen neska aktorearengan jarri Fabricek begiak, eta dibertigarria iruditu zitzaion hura. Erneago begiratu Fabricek antzezleari, eta neska atsegin askoa eta, batez ere, naturaltasunez betea iruditu zitzaion: xaloa zen neska, eta beste inork baino lehenago egiten zuen berak barre Gol...
Au fait, ce jeune Fabrice est plein de grâces, grand, bien fait, une figure toujours riante... et, même que cela, un certain regard chargé de douce volupté... une physionomie à la Corrège, ajoutait le chanoine avec amertume. Stendhal, La Chartreuse de Parme, chapitre V. Xarmez betea dago Fabrice delako hori: lerdena, gorpuzkera ederrekoa, irribarrea beti aurpegian… eta, areago oraindik, atseginzaletasun goxoz betea du begirada… Correggioren araberako aurpegiera… Stendhal, Parmako Kartusia, Literatura...
Del Dongo markesa andrea –hizketan jarraitzen zuen Robertek- ederraren ederra zegoen, eta hala ezagutu zenuen zuk ere: begiak polit-politak eta aingeruzko eztitasunez beteak eta aurpegi xarmantaren obaloa adats hori ilunez fin-fin marraztua. Neure gelan banuen Leonardo da Vinciren Herodias bat, emakume haren erretratua zirudiena. Jainkoari eskerrak, halako lilura sortu zidan naturaz gainetiko emakume eder hark, non zeharo ahaztu bainintzen neure janzkeraz. Stendhal, Parmako Kartusia, Literatura Unibertsala Bilduma, 131.zb. Alberdania-Elkar, 2007. 48. orr. J...
Parmako Kartusia eleberrian erreferentzia nahikotxo daude, zuzenak eta zeharkakoak, artelanei lotuta. Zazpiehun orrialdetik gorako testu honek denbora puska baterako ematen du: han hemen azpimarratutakoak hona ekarriko ditugu, liburuak zuri-beltzean idatzitakoa koloretan ikusi ahal izateko. Jon Muñozek euskarazko bertsioa primeran eskaini digu. PARMAKOAK 1: ANTOINE-JEAN GROS Jatorrizko frantsesezko testuak horrela dio: « En mai 1796, trois jours après l'entrée des Français, un jeune peintre en miniature, un peu fou, nommé Gr...
Julian Barnes, A History of the World in 10½ Chapters, London: Jonathan Cape, 1989. Eta zer esan antzinako hondamendi hartaz, uholde nagusiaz? Tira, Noeren aurreneko ikonografiak pentsatu genezakeen legez sortu zituzten. Kristautasunaren lehen hamabi mendeetan edo luzeagoan, ontzia eskuizkribu pintatuetan agertu ohi da, beirategietan eta katedraletako irudietan; kutxa edo sarkofago baten modura irudikatua izan zen, Kristok hilobitik irtengo zuenekoa aurreikusi nahian ed...
Estepan Urkiaga berpiztuaren eta Julen Lamarain kazetariaren gorabeherak azaltzen dituen nobelan, azken honek inoiz ikusitako pelikula ekartzen du gogora: "Aktore nagusi Burt Lancaster zuen film batez ere oroitu nintzen gau hartako insomnioan. Luzaz kanpoan izan ondoren, Burt Lancaster etxera itzuli zen film hartan, baina zuzenean etxeratu barik oinez eta igerian egin zuen bidea, ...
Korridore ilun estu batetik, balkoi beiraduna zuen egongela argitsu batera eraman ninduen. Hantxe zegoen frau Gerda, balkoitik sartzen zen argiak eskortzoan ematen ziola. Buruaren atzealdean, motots zuria saretxo batean bildua; betaurrekoak, sudur-zuria baino dezentez beherago jarriak; belaun-ondoak, laukidun manta gorribeltz batez estaliak, eta oinak, artilezko galtzerdiz. Vermeer-ek bere koadroetarako baliatu zuen eszenatxotzat har zitekeen, izan ez balitz frau Gerdaren atzean zegoen kandela gorri batez argiztaturiko argazki batengatik: argazkian, bere semea, mendiko soldadu jantzi...
Hamaika euroan duzu liburudendetan Haddonen eleberria, eta hamaika dira, liburua behin eskuratuta, jasoko dituzun poz, dibertimendu, barre, gaizki-ulertu, eragiketa matematiko, azalpen bitxi eta enparauak. Olarrak (Odol hotzean, Ballantraeko premua, Estilo ariketak, Deabruaren hiztegia, Santutegia... besteak beste) ederto baten ekarri ditu euskarara Cristopherren gogoeta eta detektibe lanak. Mark Haddon, Txakurrari Gauean Gertatutako Istripu Bitxia. Jatorrizko izenburua. The Curious Incidet of the Dog in the Night-time. Itzultzailea: Xabier Olarra. IGELA, Minta...
Liburuetan topatutako artelanak, idazleek euretara deskribatutakoak eta euskarria edozein dela ere, begi-bistara ekarriko ditugu aldian-aldian. Ea zenbat diren! Noizean noiz kantei ere egingo diegu leku.